Behi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filozoa

Behia, Zezena
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Generoa: Bos
Espeziea: Bos taurus
Hedapen mapa

Behia (emea) eta zezena (arra) bobidoen familiako ugaztun belarjale ungulatua da (Bos taurus), aspaldi etxekotua, haragi, esne, larrutarako zein zamaritzat. Oro har, behi arraza guztien arbasoa uro edo basazezena, egun galdua, izan zen. Euskal Herrian ardi eta txerriekin batera, abererik erabilienak dira. Herri batzuetan, India, adibidez, animalia sakratuak dira. Munduan gaur egun 1.300.000.000 behi daudela estimatzen da.

Carolus Linnaeus izan zen espezie izendatzen lehena eta hiru espezie identifikatu zituen: Bos taurus, Bos primigenius eta Bos indicus. Gaur egun bigarrena galduta dago eta orokorrean batu egin dira espezie trinomial bakar batean: Bos primigenius taurus izenekoa.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bos taurus espezieak ez du euskarako izen bakarra, sexu eta adinaren arabera izen desberdinak hartzen baititu:

  • Behi: eme heldua
  • Zezen: ar heldua
  • Idi: ar zikiratua
  • Txahal: gaztea
  • Urrixa: txahal emea
  • Idisko: txahal arra
  • Bigantxa: 3-12 hilabeteko emea
  • Biga: 1-3 urteko emea
  • Zezenko: 2-3 urteko arra

Oro har, behiei euskaraz abelgorriak esaten zaie (bertako arraza gorriei behintzat, betizu eta piriniar behia); ardiei, abelxuriak esaten zaie eta zaldi-behorrei, abelbeltzak.

Zezena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behiaren balio ekonomikoa dela-eta, arrak ernaltzeko erabiltzen dira. Espainia eta Frantzian, hala nola Amerika Latinarreko hainbat herritan, zezenketak egiteko erabiltzen dira. Estatu Batuetan ere, rodeoetan erabiltzen dira.

Euskal mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Behigorri»

Behigorri edo Zezengorri euskal mitologiako izakia da, leizeetan bizi den izaki erasokorra. Behi edo zezen gorriaren itxura hartzen du, betizu bezalakoa, eta Mariren etxeak zaintzen ditu.

Zezen gorria Marirekin lotuta agertzen zaigu, eta askotan leize eta harpe ezberdinen zaindaria da. Beste batzuetan Mari bera da hauetako abere batean eraldatzen dena. Behiak ugalkortasunaren sinbolismoari lotuta egon dira zenbait kulturatan, eta dirudienez baita gurean ere. Hori bide da Marirekiko beste harreman bat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Behi Aldatu lotura Wikidatan