Beira armatu
Itxura
| Beira armatu | |
|---|---|
| sheet glass (en) | |
Beira armatua[1] barruan metalezko sare bat duen beira da. Hausten denean, beira zatitxotan puskatzea saihesten du sare horrek.[2] Horren ondorioz, eremu arriskutsuetarako egokia da eta segurtasun gehigarria behar da, baina ez da lapurreten aurkako beira bat. Hala ere, ez da komeni beira mota hori muturreko tenperaturetan jartzea. Izan ere, beroaren edo hotzaren aurreko portaera-aldea desberdina da beiran eta metalean, eta bi materialen dilatazioak eragindako tentsioak sortzen dira, beira haustea eragiten dutenak.
Beira armatua 1886an egin zuen lehen aldiz August F. Siemens alemaniarrak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Zurgintza Hiztegia] [2021] eta [Arkitektura hiztegia] [2024]
- ↑ Euskalterm: [Beiragintza Hiztegia] [2021]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |