Beira ijeztua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolpea hartutako beira ijeztua.

Beira ijeztua kolpeen aurka gogorra den beira mota bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin, Edouard Benedictus asmatzaile frantziarrari laborategiko ontzi bat erori zitzaion. Kristala txikituta geratu zen; txikituta baina bat eginda. Nitrozelulosa soluzio bat zeukan ontziak, lurrundu ondoren beiraren inguruan geruza moduko bat osatu zuena. Puskatu ondoren beira zatiak bat eginda atxikitzen zituen substantzia aurkitu zuen, baina orduan ez zitzaion aplikazio praktikorik bururatu[1].

Handik urte batzuetara, 1903an, Benedictusek jakin zuen auto istripu batean haizetakoaren kristal hautsiek neskato bati aurpegia desitxuratu ziotela. Lurrera eroritako matrazaren irudia etorri zitzaion burura. 24 orduan, urte batzuk lehenago ausaz aurkitutako soluzioaren antzeko zeluloide itsasgarria lortu zuen, eta haren bidez kristalezko bi xafla itsatsi zituen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Nagore Irazustabarrena, «Bi istripu, parabrisaren jatorri», Argia, 2014-10-12, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]