Beirari putz egite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Putz egite artisaua.

Beirari putz egitea beira urtuan burbuila edo barrunbe bat sortuz beirazko piezak fabrikatzeko teknika da. Hodi luze batez beirazko piezaren barruan airea injektatuta lortzen dira burbuila horiek, bai makina bat erabiliz, bai hodiaren beste muturretik ahoz putz eginez.[1]

Bere lehen erabilera, oso antzinakoa, imitaziozko bitxitarako zen. Urtzean hainbat mineral gehituz kolore, tamaina eta forma desberdinetako kontuak lortzen zituzten. Teknika honen jatorria ez da ezagutzen, ezagutzen diren daturik zaharrenak Siria ingurukoak dira, K.a. I. mendekoak. Erromatar Inperioan zehar Mediterraneo osoan zehar hedatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Beiragintza Hiztegia] [2021]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]