Belén Rodríguez (kazetaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belén Rodríguez (kazetaria)
Bizitza
JaiotzaMadril1966ko martxoaren 23a (58 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaPedro Rodríguez García
AmaChari Gómez Miranda
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

IMDB: nm0735744 Instagram: be.belenrodriguez Edit the value on Wikidata

Belén Rodríguez edo Belén Ro izezen ezaguna, jaiotzaz Belén Marta Rodríguez Gómez (Madril, 1966ko martxoaren 23a) madrildar kazetaria da. Telebista espainiarreko prentsa arrosari buruzko hamabost telebista-saiotan baino gehiagotan parte hartu duen kolaboratzailea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari-familia batean jaio zen, eta Pedro Rodríguez García eta Chari Gómez Mirandaren («Doña Adelaida» deitu izan diote telebistari) alaba da, baita Pedro Rodríguez Gómez kazetariaren arreba ere.[2][3]

Kazetari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prentsa arrosa eta telerrealitate-lehiaketak dira haren espezializazioa. 90eko hamarkadan hasi zen telebistan, Televisión Españolan, María Teresa Camposen saioetan kameren atzean. Kameren aurreko lehen aldia Telecincoren Día a Día saioan izan zen, eta han kolaboratzaile gisa aritu zen. Handik gutxira, Gran Hermano lehiaketaren eztabaidetan parte hartzen hasi zen, 2017ra arte. 2003an, kazetaria katez aldatu zen, eta Antena 3en hasi zen lanean, Ana Rosa Quintanak aurkeztutako Sabor a ti saioan.[4]

2005etik 2015era bitartean, Telecincoko El programa de Ana Rosa saioan parte hartu zuen. Saio hori 2008. urtetik La Noria saioarekin bateratu zuen, 2012. urtean saioa bertan behera gelditu arte.[5] Geroago, Enemigos intimos, ¡Qué tiempo tan feliz!, edo ¡Viva la vida! saioetan parte hartu du, denak Telecincon. Jesús Vázquezek Telecincon aurkeztutako ¡Mira quién salta! lehiaketan ere parte hartu zuen.[6]

2012 eta 2014 artean, Sálvame-n kolaboratu zuen, eta 2016. urtean itzuli zen; urte horretan bertan, Deluxe-n kolaboratzen hasi zen. 2019an, bi programak utzi zituen, Antonio David Floresekin liskar gogorrak izan ondoren.[7][8] Harrezkero, besteak beste, Ya es mediodía, La casa fuerte edo Mujeres y hombres y viceversa lanetan parte hartu du.[9] 2021ean Deluxe [10] saiora itzuli zen laguntzaile gisa, eta 2022ko udaldian Sálvame saiora. 2022an, Deluxeko postua utzi zuen berriro, Kiko Hernándezekin eta haren lankideekin eztabaida izan baitzuen.

2023an, Telecinco kateko Pesadilla en el Paraíso reality saioan kolaboratzen hasi zen. Urte horretako maiatzean hasi zen Fiesta saioan parte hartzen.[11]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Año Título Cadena Notas
1998-2003 Día a Día Laguntzailea
2003-2004 Sabor a ti Laguntzailea
2004-2017 Gran Hermano: El Debate Laguntzailea
2005-2012

2015
El programa de Ana Rosa Laguntzailea
2007 La casa de tu vida Laguntzailea
2010 Enemigos íntimos Laguntzailea
2012-2015 ¡Qué tiempo tan feliz! Laguntzailea
2012-2014

2016-2019

2022
Sálvame Laguntzailea
2013 Campamento de verano Laguntzailea
2014 ¡Mira quién salta! Lehiakidea

(10. kaleratua)
2015 Pasaporte a la isla Laguntzailea
2016-2019

2021-2022
Deluxe Laguntzailea
2017-2018 Viva la vida Laguntzailea
2019 Sálvame Okupa Lehiakidea

(4. finalista)
2020 Ya es mediodía Laguntzailea
La casa fuerte Laguntzailea
2020-2021 Supervivientes: Conexión Honduras Laguntzailea
2021 Mujeres y hombres y viceversa Iritzi emailea
Rocío, contar la verdad para seguir viva Laguntzailea
La última cena Gonbidatua
2022 Montealto: Regreso a la casa Laguntzailea
En el nombre de Rocío Laguntzailea
2023 Pesadilla en El Paraíso Laguntzailea
Pesadilla en El Paraíso: El Debate Laguntzailea
2023tik Fiesta Laguntzailea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]