Edukira joan

Bela (nautika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau oihalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bela».
Belak ontzi txiki bitan

Bela[1] edo haize oihal[2][3] bere baitan haizea hartzeko forman ebaki eta jositako ehun zatia da, batez ere belaontziak higiarazteko erabilia. Masta, belazurrun eta estaietan lotzen da eta horie esker ibilgailuak bultzatu eta gobernatzen dira[4].

Nautikan, belak ixtea "eraitsi"[5] edo "bildu"[1] diote eta zabaltzea "eraiki"[6] edo "hedatu"[1].

Belak, formaren arabera sailka daitezke:

  • Bela karratuak haizearen alde nabigatzeko egokiak dira, baina ez kontra, eta forma angeluzuzena edo trapezoidal isoszelea dute. Belaontzi handietan izan ohi dira, eta altxatzen diren mastaren arabera izendatzen.
  • Bela aurikoak trapezoidalak dira, eta masten txopan hedatzen. Masten goialdean "zurruna" izeneko haga dago tenkatuta, eta behekoan haga horizontal bat, zubiarekiko paraleloa, "ezpeleta" izenekoa[7].
  • Bela latindarrak hirukiak dira, antzinako erromako belaontzietan bezala eta mastan diagonalki igotako haga baten bidez tenkatzen dira.
  • Bela bermudarrak hiruki formakoak dira, baina goiko ertzetik tenkatuta daude, mastaren alde batean altxatuta eta ezpeletari lotuta.

Belaontzi handietan, mastaren kokapenaren arabera izendatzen dira:

  • Maspreza: brankakoa, ia horizontalean
  • Trinketa masta: trinketa, trinketaren belatxoa (gainekoa) eta trinketaren boneta (azpikoa)
  • Masta nagusia: nagusia, nagusiaren belatxoa (gainekoa) eta nagusiaren boneta (azpikoa)
  • Gibeleko masta edo mesana: mesana eta mesanaren boneta (azpikoa)
Belaren zatiak:
1. Drizaren heldulekua
2. Aienka
3. Bergadura-taula
4. Sable
5. Baluma
6. Bergadura
7. Markoni
8. Nerbioren muturra
9. Kizkurraren gerriko
10. Amula
11. Brager
12. Bela-lokarri

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 «Bela». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-08-02).
  2. «Haize-oihal». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-08-02).
  3. Sarasola, Ibon. (2005). Zehazki. Alberdania ISBN 84-96310-66-3..
  4. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Bela1. .
  5. «Eraitsi». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-08-02).
  6. Batzuetan "irakorri"
  7. «Ezpeleta». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-08-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]