Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Belaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Belaki
Ediacara-gaur egun

Sponge.JPG
Sailkapen zientifikoa
Goierreinua Eukaryota
Erreinua Animalia
Filuma Porifera
Grant eta Todd, 1836

Belakiak edo Poriferoak animalia urtarrak dira eta Porifera filuma eratzen dute.

Animalia hauek aurrekanbriarrean bizi zirela ikusi da, nahiz eta XVIII. mende arte ez ziren sailkatuak izan. 1819. urtean landare gisa sailkatzen ziren, baina ondoren barnean dauden ur-lasterrak ikusita animalia direla ohartu ziren.

Forma ugari daude, baina guztiek dute mugitzeko ezintasuna. Gaur egun 5.000 espezie baino gehiago daude katalogatuak munduan zehar, eta horietatik 150 inguru ur gezan bizi dira. Koloniak eratzen dituzte euren zuntzak elkartuz. Ura iragaziz elikatzen dira.

Digestioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula barruko digestioa dute. Zelula flagelatu batzuek, koanozitoek, organismoaren barruko barrunbea tapizatu eta janaria barrurantz daramaten ur-korronteak sortzen dituzte. Bertan, fagozitosi-prozesuen bidez, organismoan sortu eta, bertan, beste zelula batzuek, amebozitoek, horien digestioa egiten dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belaki Aldatu lotura Wikidatan