Belar-mulu handia
| Belar-mulu handia | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Albrecht Dürer |
| Sorrera-urtea | 1503 |
| Izenburua | Das große Rasenstück |
| Mugimendua | German Renaissance (en) |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | paperra, watercolor paint (en) |
| Dimentsioak | 40,8 ( |
| Genero artistikoa | izadi hila |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | Albertina |
| Bilduma | Albertina |
| Inbentarioa | 3075 |

Belar-mulu handia (alemanez: Das große Rasenstück) Albrecht Dürer margolari bavariarraren lana da. 1503an margotu zuen Nurenbergen zuen tailerrean eta gaur egun Vienako Albertina museoan ikus daiteke. Obra mendiko landare multzo baten estudioa da, Taraxacum eta Plantain handi barne. Naturari buruz egin zituen bere ikasketa errealisten artean Düreren maisulanetako bat da lana. Gouache paper gainean egindako akuarela da.
Une biografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1495ean Dürer bere Wanderjahre-tik (ikasketa ibiltariko urteak) itzuli zen Italiatik, Nurenbergen finkatzeko, eta bertan tailer bat ireki zuen. Durero bakarrik egon zen 24 urtez, baina bere tailerrak, bere lanen kalitate handia zela eta, laster ospe handia lortu zuen.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanak, dimentsio txikikoa, belar handiko eta txikiagoko mulu bat erakusten du. Landareak ezin hobeto ezagutzen dira: Dactylis, Agrostis, Taraxacum, Poa pratensis, Basabitxilore, Cynoglossum, Plantain handi, Milorri.[2]
Akuarelak errealismo-maila handia du, eta sustrai batzuk apur bat azaleratu dira, ikusleari erakutsi ahal izateko.[3]
Estilo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dürerek natura behatzean oinarritzen zuen bere lanaren alde handi bat, eta askotan bere estudioak erabiltzen zituen bere pintura eta grabatuetarako dokumentu-iturri gisa. Belar-mulu handia, Erbi gaztearekin batera dira maisulan nagusiak lanaren esparru horretan.
Konposizioak ez du ordena eta antolaera handirik. Sustraiak, zurtoinak eta loreak elkarren aurka daudela dirudi. Itxurazko kaosak, landare bakoitzaren xehetasunarekin batera, errealismo handia ematen dio lanari. Hondo zuriak kontraste bat ematen dio kaosari eta nolabaiteko ordena-zentzua ezartzen du lanean.
Arte-historialariek lan hau asko baloratu duten arren, Dürerentzat ez zen berez obra osatutako bat, beste lan batzuetarako lan-tresna soil bat baizik. Adibidez, 1504ko Adam eta Ebaren irarlana egiteko lagunduko zion estudio honek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hutchinson, Jane Campbell (1990). Albrecht Dürer: A Biography. Princeton: Princeton University Press. 57.or. ISBN 0-691-00297-5.
- ↑ https://www.independent.co.uk/arts-entertainment/art/great-works/durer-albrecht-the-large-turf-1503-770976.html
- ↑ Gombrich, E.H. (1995). The Story of Art (16. edizio). Londres & New York: Phaidon Press. 345.or. ISBN 0-7148-3355-X.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Thyssen-Bornemisza Museoaren webguneko komentarioa.