Belar onduaren uzta Éragnyn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belar onduaren uzta Éragnyn
(Fenaison à Éragny)
Hay Harvest at Éragny by Camille Pissarro 1901.png
Jatorria
SortzaileaCamille Pissarro
Sorrera-urtea1901
Jatorrizko izenburuaFenaison à Éragny
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak53,9 (altuera) × 64,7 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaNational Gallery of Canada (en) Itzuli
BildumaNational Gallery of Canada (en) Itzuli
Inbentarioa4635

Belar onduaren uzta Éragnyn (frantsesez, Fenaison à Éragny) margolana Camille Pissarro margolari frantsesak 1901an egindako margoa da. Genero-margolana da, Frantziako Éragny-sur-Epte komunan ezagututako eszena aurkezten baitu: bertako nezakariak belar onduaren bilketa egiten, alegia. 1946tik Kanadako Nazio Galerian ikus daiteke. Lan hau inpresionismo barruan kokatzen da.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1884ko abenduan Pissarroren familia Pontoise inguruko etxetik Éragnyra aldatu ziren; han biziko zen margolaria bere heriotza gertatu arte, 1903an. Inguru hartan nekazal ohiturak ezagutzeko parada izan zuen eta margolan honetan horietako bat jasotzen da. Koloreen aldetik, izenburu hori izan arren, berdeak du nagusitasuna. Lehen planoan lanean ari diren bost emakume ikusten ditugu; atzealdean beste lau sumatu ditzakegu baina horiek ez dira ondo definitzen. Langileen irudiek mugimendua transmititzen dute, batez ere une honetan lanean dauden bi emakumeei esker. Beheko ezkerreko aldean egilearen sinadura eta urtea ikus daitezke.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]