Edukira joan

Belarra biltzen Auvernian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belarra biltzen Auvernian
Jatorria
Sortzailea(k)Rosa Bonheur
Sorrera-urtea1855
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak215 (altuera) × 422 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea eta paisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaFontainebleauko jauregia
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 2415

Belarra biltzen Auvernian (frantsesez: Fenaison d'Auvergne edo La fenaison en Auvergne) Rosa Bonheurrek 1855ean eginiko olio-pintura errealista da, 215 cm × 422 cm dena luze-zabal.

Obrak irudikatzen du nola zamatzen den belarrez lau idik tiratutako gurdi bat. Gizon bat arduratzen da zain dauden idiez. Beste gizon batzuk belarra mozten ari dira segekin, emakume batzuk belarra pilatzen ari dira eta beste batzuk gurdian biltzen dute sardeekin.

Neversen goldatzen margolanak 1849an izandako arrakastaren ondoren, Bonheurrek bi pinturaren zirriborroak erakutsi zizkion Arte Ederretako ministroari (Charles de Morny, Mornyko dukea). Hark bat baztertu (Zaldi feria) eta Belarra biltzen Auvernian sustatu zuen. Hala ere, Bonheurrek Zaldi feriari ekin zion.

Belarra biltzen Auvernian bukatutakoan, Frantziako estatuak erosi zuen 20.000 liberaren truke. Parisko 1855eko Erakusketa Unibertsalean ikusgai jarri zenean, urrezko domina irabazi zuen. 1900eko Erakusketa Unibertsalean Frantziako XIX. mendeko artearen atzerabegirakorako aukeratua zuten.

Luxenburgoko Museoan 1874tik 1878ra arte egon ondoren, Fontainebleuko jauregira eraman zuten. Han jarraitzen du egun.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]