Belarri lurtar
Belarri lurtarra | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pleurotaceae |
Generoa | Hohenbuehelia |
Espeziea | Hohenbuehelia petaloides Schulzer, 1866 |
Belarri lurtarra (Hohenbuehelia petaloides) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Gelatinakara, zertxobait larrukara, kalitate gutxikoa.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 3-10 x 3-6 cm. Nahiko haragitsua, zaila, espatula itxurakoa, mihi itxurakoa, haizemaile formakoa, geruza gelatinakara sendo batez estalia; larru-hori kolorekoa edo baita zurixka ere.
Orriak: Estuak, estu, oso dekurrenteak, zuriak edo okre zurbilak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 1-2 x 0,5-1,2 cm-koa. Laburra eta lodia, betea; kapelaren luzapen baten itxurakoa; kapelaren kolorekoa baino argiagoa.
Haragia: Lodia, zaila, zuria, ia usaingabea.[2]
Etimologia: Petaloides epitetoa latinetik dator, petalo itxuran, esan nahi duen "Petaloides" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarria.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hohenbuehelia geogenia delakoarekin, hau mamitsuagoa da, tronpeta formakoa edo bi piezako belarri lobulatuaren formakoa, gris kolorea du edo arrosa-larru kolorea. Hohenbuehelia tremula horiagoa da. Pleurotus ostreatus antzekoa da.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean. Egurrean (motzondoetan edo sustrai hiletan) edo lurrean; basoetan edo parkeetan.[3]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Txile, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 487 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..