Belka eta Strelka
Itxura
| Belka eta Strelka | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jarduerak |


Belka eta Strelka zakur sobietarrak 1960ko abuztuaren 19an, Lurraren inguruan orbitan ibili ostean bizirik itzuli ziren lehen izaki bilakatu ziren. Misioaren helburua organismoek kanpoko espazioan zero grabitatearen eraginpean egotearen aurrean dituzten erreakzioak egiaztatzea eta ulertzea zen.[1]
Espazioko norgehiagokan murgilduta zeuden AEB zein SESBk animaliekin egin zituzten probak, gizakiak bidali aurretik. Belka eta Strelkaren kasuan, Vostok ontzian bidaiatuta, ontziaren beraren funtzionamendua aztertu eta izaki bizidunen erreakzioak ikertzea zen xedea. Era berean, zorabio espazialaren lehen kasu erregistratua jazo zen, zakurretako batek botaka egin baitzuen.[2]