Bell Laborategiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bell Laborategien egoitza, Murray Hill (New Jersey)

Bell Laborategiak edo Nokia Bell Labs (lehenago AT&T Bell Laboratories, Bell Telephone Laboratories eta Bell Labs deitua), ikerketa eta garapen zientifikoan lan egiten duen konpainia da, Nokia enpresa finlandiarrena. Murray Hillen (New Jersey) du egoitza nagusia, baina laborategi gehiago ere baditu AEBetan eta beste zenbait herrialdetan.

1925ean sortua, elektronikaren arloan munduko ikerketa laborategi garrantzitsuenetakoa da, eta bertan egindako patente eta aurkikuntzen artean daude, besteak beste, irrati-astronomia, transistorea, laserra, zuntz optikoa, DDC txipa, C eta C++ programazio lengoaiak eta Unix, Plan 9 eta Inferno sistema eragileak. Nobel Saria zortzi aldiz irabazi dute Bell Laborategietan egindako aurkikuntzek, eta guztira lan horietan aritutako 13 ikertzailek jaso dute Nobel Saria.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bell Laborategiak Aldatu lotura Wikidatan