Belmopan[1] (ingelesez ˌbɛlmoʊˈpæn ahoskatua) Belizeko hiriburu eta hiri nagusiena da. 16.500 biztanle inguru ditu hiriak. 76 metroko garaiera du Belmopanek. Belize ibaitik mendebaldera eraiki zen 80 km-ra, hiriburu zaharretik, Belize Citytik. Gobernuak hiriburutza mugitu zuen Belmopanera 1970ean.