Beltxarga oihulari
| Beltxarga oihulari | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Aves |
| Ordena | Anseriformes |
| Familia | Anatidae |
| Generoa | Cygnus |
| Espeziea | Cygnus cygnus |
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Masa | 331 g arra: 14 kilogramo emea: 8,75 kilogramo |
| Zabalera | 2,29 m |
| Kumaldiaren tamaina | 4,5 |
| Errute denbora | 36 egun |
Beltxarga oihularia[1] (Cygnus cygnus) Asia eta Europan bizi den Anatidae familiako eta Anseriformes ordenako hegazti bat da.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asiako Europako eta Atlantiko Ozeanoaren iparraldean kokatzen diren irla batzuetan bizi da. Kontinente hauetako iparraldetan eta Groenlandian ugaltzen da. Udazkenean eta neguan leku beroetara joaten da, adibidez: Mediterraneo itsasora , Kaspiar itsasora eta Txinako Ozeano Bareko kostetara.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beltxarga oihularia hegazti handia da. Arrak 1,65 m altuera dauka, 10,8 kg batez besteko pisua 12 kg-tara iritsi badaiteke ere. Emea txikiagoa da, batez besteko pisua 8,1 kg da. Hegazti hauen hego-luzera 2,05 m eta 2,35 m artean dago. Bi sexuko aleek lumaje kolore bera daukate, txuria. Beste beltxarga txuriek ez bezala moko azpialdea horia daukate.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Museum specimen - Iceland
- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Beltxarga oihulari» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).