Beltzuntze jauregia (Aiherra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beltzuntze jauregia (Aiherra)
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Belzunce-chateau.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Beherea
Herria Aiherra
Koordenatuak 43° 22′ 47″ N, 1° 14′ 01″ W / 43.379838°N,1.233535°W / 43.379838; -1.233535Koordenatuak: 43° 22′ 47″ N, 1° 14′ 01″ W / 43.379838°N,1.233535°W / 43.379838; -1.233535
Historia eta erabilera
Ondarea
Mérimée ID PA00084558
Artikulu hau Aiherrako jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beltzuntze (argipena)».

Beltzuntze jauregia Aiherran (Nafarroa Beherea) dagoen gaztelua da. Beltzuntze familiak beste bi jauregi ere bazituen, baina uste da hau zela haien egoitza nagusia, nahiz eta askotan erabili zen muga-gaztelu modura eta, zenbait gatazketan, eraikin defentsibo modura.

1450eko martxoaren 18an [1] Beltzuntze jauregian sinaturiko bake itunaren ondorioz, Lapurdi Frantziako erresumaren menpe geratu zen, eta herrialdean ingelesen eraginari amaiera eman zitzaion. Egun hartan, ordezkari lapurtarrek euren menekotasuna onartu zuten eta urrezko 2000 ezkutu ordaindu ostean –hamar bahituren atxikitzearen bidez bermaturik– euren pribilegioak mantendu ahal izan zituzten.

1992ko abuztuaren 12tik monumentu historiko izendapena du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Veyrin, Philippe (1975) Les Basques Arthaud 122 or. ISBN 2-7003-0038-6.
  2. Mérimée datu-basea, Frantziako Kultura Ministerioa Château de Belzunce.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa