Belur Math
Belur Math | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Mendebaldeko Bengala |
Division of West Bengal | Presidency division |
Indiako barruti | Howrah barrutia |
Subdivision of West Bengal | Howrah Sadar subdivision |
Municipal corporation of West Bengal | Howrah |
Koordenatuak | 22°37′57″N 88°21′23″E / 22.632397°N 88.356518°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1899ko urtarrila |
Webgune ofiziala | |
Belur Math Ramakrishna Math eta Ramakrishna Misioaren egoitza da, Swami Vivekanandak, Ramakrishna Paramahamsaren dizipulu nagusiak, sortua. Erlijio guztien batasunaren ikurra izan nahi du.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hooghly ibaiaren mendebaldeko ertzean dago, Belur, Mendebaldeko Bengalan, Indian. Kalkutako erakunde esanguratsuetako bat da. Tenplua Ramakrishna mugimenduaren bihotza da. Eraikinak arte eta motibo hinduak, islamikoak, budistak eta kristauak uztartzen ditu. [1] Eraikina 1938an amaitu zen. 2003tik, Belur Math tren geltokia ere inauguratu zen, Belur Math tenpluari eskainita.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1897ko urtarrilean Vivekanandak, bi monasterio sortu zituen, bata Belurren eta bestea Mayavatin, Himalaian. Helburua Math Ramakrishnako sannyasin bihurtuko ziren gazteak jaso eta trebatzea zen. Urte berean, jarduera filantropikoa hasi zen goseari aurre egiteko lanean.
Belur Math tenpluaren planoak diseinatzeko bere bidaietan bisitatu zituen monumentu arkitektonikoetan inspiratu zen, hala nola Taj Mahal, Fatehpur Sikri jauregiak, Diwan-I-Khas, Rajasthaneko jauregiak, Maharashtrako antzinako tenpluak, Gujarat, Karnataka, Tamil Nadu eta beste tenplu hindu. Baita Europako katedral erromaniko eta gotikoetan ere. 1902an hil zen bere ametsa egia bihurtu aurretik.[2]
Proiektua bere bazkide Swami Vijnanandak burutu zuen, Ramakrishnaren dizipulu zuzena zena. Ingeniari gisa trebatu zen Ramakrishna Misioko presidentea izanik. Tenpluko lehen harria 1935ean jarri zuten eta 1938ko urtarrilaren 14an inauguratu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Multzoaren ikuspegi orokorra.
-
Ataria erlijio desberdinen ikurrekin apainduta.
-
Urtero ospakizun handiak egiten dira.
-
Swami Vivekanandaren tenplua.
-
Gaueko irudia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dutta, Krishna (2003). Calcutta: a cultural and literary history. Signal Books. 255 or. ISBN 978-1-902669-59-5.
- ↑ India. 2. ed. Bartzelona: GeoPlaneta, 2006, 452 or. ISBN 8408062182. [1]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Webgune ofiziala.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-22 data duen 1060190910 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |