Ben Barres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ben Barres

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBarbara Barres
JaiotzaWest Orange (en) Itzuli1954ko irailaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaStanford2017ko abenduaren 27a (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
HeziketaDartmouth College
Massachusetts Institute of Technology
Harvard Unibertsitatea
Geisel School of Medicine (en) Itzuli
Tesi zuzendariaDavid P. Corey (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakneurozientzialaria eta neurobiologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
Londresko University College
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
med.stanford.edu…

Ben A. Barres (West Orange, New Jersey, AEB, 1954ko irailaren 13aStanford, Kalifornia, AEB, 2017ko abenduaren 27a)[1] neurobiologoa izan zen, eta Stanford Unibertsitatean jardun zuen.[2] Bere lana nerbio-sisteman neuronen eta gliako zelulen elkarrekintza ikertzera bideratu zuen. 2008az geroztik, Stanford Unibertsitateko Medikuntza Eskolako Neurobiologia Saileko katedraduna izan zen. Emakume jaioa, gizonezko bihurtu zen 1997an, eta Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalean sartu den lehenengo zientzialari ageriki transexuala izan da, 2013an.[3]

“Gliaren gurua” deitzen zioten, haren lana funtsezkoa izan baitzen, eta da orain ere, garuneko zelula mota horiek ezagutzeko. Aurretik, ikertzaileek neuronei ematen zieten garrantzia guztia, haiek egiten zituztelakoan garuneko funtzio guztiak. Ben Barresek, ordea, frogatu zuen gliako zelulek ere (garuneko zelulen 10etik 9k osatzen dute glia) funtzio garrantzitsuak betetzen zituztela, eta aintzat hartu behar zirela garuna ezagutzeko eta harekin erlazionatutako gaitzak ulertzeko.[4]

Transexuala izaki, berdintasunaren aldeko ekintzaile sutsua ere bazen. Jaio zenean, Barbara izena eman zioten, eta jada ikertzaile zela hartu zuen Ben izena. Horrekin badu pasadizo bitxi bat. Whitehead Institutuan gliari buruzko jardunaldi batzuetan, ikertzaile batek Ben entzun zuen hitzaldi bat ematen, eta, Barbararen anaia zelakoan, Ben arreba baino zientzialari hobea zela adierazi zuen. Genero-bazterkeria bere azalean bizita, emakumeen eta LGTBI+ pertsonen eskubideen alde egin zuen, bizitza pertsonalean zein akademikoan.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Goldman, Bruce. «Neuroscientist Ben Barres, who identified crucial role of glial cells, dies at 63» stanford News Center (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  2. «Ben Barres Professor of Neurobiology, of Developmental Biology and of Neurology» Stanford School of Medicine jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-10-18) (Noiz kontsultatua: 11 October 2014).
  3. (Ingelesez) Goldman, Author Bruce. (2013-05-08). «Distinction with a difference: Transgender neurobiologist picked for National Academy of Science membership» stanford Scopeblog (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  4. a b Galarraga Aiestaran, Ana. (2018-01-03). «Ben Barres neurozientzialari iraultzailea hil da» Elhuyar Zientzia eta Teknologia (Noiz kontsultatua: 2018-01-10). CC-BY-SA 3.0 lizentziarekin argitaratua.