Ben Jonson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ben Jonson, 1617.

Benjamin Ben Jonson (Westminster, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1572 edo 1573 - Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1637) ingelesezko olerkari eta drama-idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako predikari baten semea zen. Ikasketak Westminster Schoolen egin eta ondoren, hargin-lanetan ibili zen, hori baitzen haren aitaordekoaren lanbidea. Armadan sartu zen berehala, eta Espainiaren aurka borrokatu zen Herbehereetan. 1597 inguruan Londresa joan zen, eta antzerkian aritu zen zuzendari eta antzerkigile. Katoliko egin zen garai hartan.

Every man in his humour (1598) izan zen ospea eman zion obra. Shakespeareren konpainiak antzeztu zuen lan hura. Cynthia´s revels, The poetaster, eta Seyano tragedia idatzi zituen ondoren, arrakasta handia izan zutenak. Jakue I.a errege izendatu zutenean, haren gortean hasi zen lanean. Maskarada asko idatzi zituen garai hartan; Mask of blackness izan zen lehena.

Lan horretan ari zela, haren komediak antzezten hasi ziren (Volpone or the fox, Epicoene or the silent woman, The alchimist, Bartolomew fair, The magnetic lady). Komedia horiek eragin handia izan zuten denbora askoan Ingalaterrako antzerkigintzan; Shakespearek eskuratu zuen ospearen adinekoa izan zen Jonsonena. Horrek ez zuen, ordea, bien arteko adiskidetasuna galarazi. Baconekin ere harreman onak izan zituen. 1616tik aurrera erregearen diru-laguntza jaso zuen, eta Eskoziara bidaia egin zuen 1618an. Hiru olerki liburu idatzi zituen: The forest, Underwood eta The sad shepherd.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ben Jonson Aldatu lotura Wikidatan