Benarriz arrunt
Benarriz arrunt | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Acrocephalidae |
Generoa | Acrocephalus |
Espeziea | Acrocephalus schoenobaenus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 1,65 g |
Zabalera | 19 cm |
Kumaldiaren tamaina | 5,5 |
Eguneko zikloa | eguneko |

Benarriz arrunta[1] (Acrocephalus schoenobaenus) Acrocephalidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian bizi dena[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau da beste espezie bat ezagutu nahi badugu, pazientzia hartu eta gure kostalde hondatuan geratzen diren padura bakanetako baten kokatu eta zortea badugu, kantatzen ikusi ahal izango dugu, pausatuta agerian abesten, edo bere ezkontza-hegaldi laburren batean.
Errazagoa da entzutea eta errazagoa identifikatzea bere ahotsaren bidez bere itxuragatik baino. Zonalde zingiratsuak partekatzen dituzten lezkariek eta benarrizek baino errepertorio gehiago du. Beraiengatik bereizten duen beste detaile bat da, ez duela pausaturik bakarrik kantatzen, hegaldian ere egin ohi du, dantza-hegaldi laburra, igoera labur eta bertikalean hasi eta erorketa leun batekin amaitzen dena, hegoak eta buztana zabalduta, uda-txirtaren antzera.
Txori txikia da. 13 cm eskaseko tamainakoa, buztan biribildua eta bere buruaren hondo ilunarekin kontraste handia egiten duen bekain zuri-krema garbi kolorekoarekin. Gainetik arrea da eta marra ilun ugarirekin markatua, buru ilunagoa eta ipurtxuntxur gorrixka-gaztaina kolorekoarekin eta leunarekin, orbanik gabea. Azpitik zuri-krema kolorekoa, alboetan marroi apur batekin. Intsektiboroen moko ilun batekin eta hanka argiagoekin.
Ez dago bi sexuen artean edo hegazti gazteen eta helduen lumajearen artean ezberdintasun nabarmenik.[3]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Migratzailea da, A. Novalek, Hondarribiko eta Zumaiako hezeguneetan ordu asko eman zituenak txori hau aztertzen, apirilaren lehen inguruan, edo baita martxoaren amaieran ere, kokatzen du bere etorrera.
Kantu eta lurralde hegaldiak, iristean hasten dira, baina ugalketa zertxobait beranduago hasiko da, maiatzetik aurrera 5 edo 6 arrautza zuri-horixka eta arrez oso zikinduak erruten dituzte.
Batez ere emeak egiten du habia, belar, lasto eta goroldioarekin eta barruko estaldura, ileekin, sahatsen edo lezken loren gerben ilazkiekin eta lumekin. Normalean ondo ezkutatuta egon ohi da ur ertzean edo sakonera txikikoetan hazten diren lezka, ezpata-belar eta abarren artean.
Emeak bakarrik inkubatzen du 12-14 egunez, baina arrak aktiboki kolaboratzen du elikaduran. Txitak pare bat aste geroago uzten dute habia.
Benarriz arruntak goiz hazten du udazkeneko migrazioa. Uztailaren amaieran behatu daitezke hegazti migratzaileak, baina igarobide-mugimendua abuztuan eta irailean nabaritzen da hemen, eta ale gutxi atzeratzen dira urrira arte. Bere negu-eremua Afrikan dago, batez ere Sahararen hegoaldeko ertzean, nahiz eta batzuk Transvaal-era jaisten diren.
Intsektujalea jaiotakoa da, eltxo, euli, trichoptera, beldar, burruntzi, tipula eltxoz elikatzen dena, padura landarediaren artean igoz eta jauziz harrapatzen dituenak eta batzuetan hegaldiaren jazarpen labur baten ondoren.
Banaketa, habitata eta egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima boreal eta epeleko espeziea da. Bere ugalketa-eremua Europa eta Asiako mendebaldeko zati handi batean hedatzen da. Europan Eskandinaviako iparraldeko muturreraino igotzen da eta Greziako Mediterraneoko eremura jaisten da. Iberian ia ez dago.
Badirudi Iberiar penintsulako populazio bakarra, eta txikia, Gipuzkoako kostaldearen ekialdeko muturra okupatzen duena izango litzatekeela. Askotan entzuten da udaberri hasieran gure kostaldeko beste lezkadietan kantatzen, non batzuk ugal zitezkeen, baina migrazioan abesten duen hegaztia denez, ikusteko dago oraindik ugaltzen den, eta, hala bada, ea den ohiko gertakaria edo urte jakin batzuetan bakarrik.
Habitat paduratsuak okupatzen ditu beti, baina ugaltzerakoan lezkadiak eta kanabera eremuak saihestu egiten omen ditu, landaredia hobetsiz, lodia ere bai, baina baxuagoa: ihiak, lirioak, azeri-buztanak, etab., hobe sahats sastrakekin nahasi badaude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Benarriz arrunt» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
- ↑ BirdLife International (2004). Acrocephalus schoenobaenus. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 257 or. ISBN 84-7542-639-5..
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |