Bendaña jauregia

Koordenatuak: 42°50′59″N 2°40′17″W / 42.84966°N 2.67132°W / 42.84966; -2.67132
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bendaña jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra
Eraikinaren eta Bibat museoa.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′59″N 2°40′17″W / 42.84966°N 2.67132°W / 42.84966; -2.67132
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1525
JabeaArabako Foru Aldundia
ErabiltzaileaArabako Fournier Karta Museoa
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea108

Bendaña jauregia Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun Arabako Fournier Karta Museoaren egoitza da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharrean dago, Aiztogile kalearen 54. zenbakian. Fournier Karta Museoaren ondoan Arabako Arkeologia Museoa kokatzen da. Bien artean Bibat museo multzoa osatzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen hasieraldera Joan López de Arrietaren aginduz aurretik Maeztutarren dorrea zegoen solairuan eraiki zen, Valladolideko Errege Kantzelaritzako prokuradorea zena. Joan hiltzean bere semea zen Pedro López de Arrietak eraikuntza lanekin jarraitu eta amaitu zituen, azken hau Gaztelanko Erregearen Kontseiluko epailea izan zen eta Maria Eskibelekin ezkondua zegoen, Fernando Escoriatza mediku goraipatuaren alaba zena. Eraikuntza lanen maisu edo arduraduna Domingo Oriokoa izan zen.[1]

XIX. mendean jauregiaren maiorazgoa Bendañako markesarena zenez, eraikinari izena hortik datorki. [2]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura gotiko berantiarra eta pizkundetar arkitektura arteko estiloa du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martín Miguel, María Ángeles. (1995). Palacio Bendaña Jauregia. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.
  2. Edurne, Martín. (2016). Bendañako istorioak. Historias de Bendaña. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]