Bene Bergado
Bene Bergado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salamanca, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Benedicta Bergado Manzanos, ezagunagoa Bene Bergado izenez (Salamanca, 1963) bizkaitar artista garaikidea, eskultorea, da. Bere lanak errealaren eta fikzioaren arteko prozesuetan artikulatzen dira, eskala irudikapenean eraldatuz.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1986an Arte Ederretan lizentziatu zen, Arte Grafikoen espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Karrera amaitzean, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka lortu zuen. 1987an Bilboko Arte Ederren Fakultatean hasi zen irakasle.[1]
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1987tk 1997ra bitartean, Unibertsitate bereko Arte Ederretako Fakultatean irakasle izan zen. 10 urtez UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle izan ondoren, 1998an Madrilen bizi eta lan egin zuen.[2]
Bizkaiko Artea sarian accesita (1990-1992) lortu zuen, eta hainbat beka jaso ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikoari emandakoa 1986 eta 1988an, eta Ertibilen lan poltsa 1987-1998an, besteak beste.
1994an egin zuen Basaurin bere aurreneko bakarkako erakusketa. Orduz geroztik, Bartzelonan (1998), Murtzian (1999) eta Milanen (2000) erakutsi ditu bere lanak. Talde-erakusketa askotan parte hartu du, Euskal Herrian, Espainiako beste erkidego batzuetan zein atzerrian: seitan 1988an, hamarretan 1999an eta lautan 2000an. 1999 eta 2000 urteko Arco arte-azokan ere erakutsi zituen bere lanak Espacio Mínimo Galeriaren eskutik, eta 2000 urteko Gure Artea erakusketarako hautatu zuten.
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikuspegi ekologistarekin egiten dituen lanak etorkizuneko ikuspegiarekin planteatzen dira, energia berriztagarriei eta aldatutako elikagaiei buruz, eskala aldatuz, birziklatzea, berrerabiltzea eta birbanatzea proposatzen du.[3][4][5]
Hautatutako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1992ko Arte Gaztearen Erakusketan eta 1994an José Luis Brea "DISTANCIA 0/ 0 Distantzia" komisariatutako erakusketan parte hartu zuen.
- 2021ean Madrilgo Erkidegoko aretoetan Alcalá 31 Irreversibles/Itzulezinak izeneko banakako erakusketa aurkeztu zuen.[6][7]
- 2023an, Decrecer izeneko erakusketa egin zuen, Bilboko Alondegiko Azkuna aretoan. Ia erakusketa osoa eskala handiko obra berriekin osatu zen, erakusketa horretako aretoetarako berariaz sortutakoak.[8][9] Eskultura horien formatuak erraldoiak dira, aretoen espazioa alde batetik bestera okupatuz. [10][11][12]
Museoak eta bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Besteak beste, JUMEX (Mexiko), Banco de España (Madril), MUSAC (Gaztela eta Leongo Arte Garaikidearen Museoa),[13] Leon, Gasteizko ARTIUM Museoa, BILBAO Arte Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Murtziako Autonomia Erkidegoa, Madrileko Gazteriaren Institutua[14]
Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1990-1992 Bizkaiko Artea sarian accesita
- 1986an Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikoari emandako beka
- 1988an Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikoari emandako beka
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Bene Bergado» Azkuna Zentroa.
- ↑ Leal, Nicholas Dale. (2021-05-31). «Arte para mostrar a la humanidad presa del bienestar» El País.
- ↑ Artishock. (2021-06-15). «BENE BERGADO: IRREVERSIBLE» Artishock Revista.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El arte de Bene Bergado que responde al imperativo ecológico: vivir mejor con menos» El Español 2023-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ «Bene Begado» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ jdguardiola. (2022-09-29). «Bene Bergado: «Nuestro sistema alimenticio nos lleva a la destrucción»» Siete de Un Golpe.
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2021-05-27). «La artista Bene Bergado invita a reflexionar sobre la industria alimentaria» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ «escultora bene bergado - Buscar con Google» www.google.com.
- ↑ «Bene Bergado. "Decrecer"» Azkuna Zentroa.
- ↑ «Bene Bergado en Azkuna Zentroa (Hasta el 7 de enero de 2024)» www.editorialconcreta.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «Bene Bergado. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bene Bergado: decrecer y un regreso al origen en Azkuna Zentroa» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ «Bene Begado» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ «BENE BERGADO» Espacio Mínimo.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.