Oinatz Bengoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bengoetxea VI.a» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oinatz Bengoetxea
Bizitza
Jaiotza Leitza1984ko abuztuaren 28a (33 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Lanbidea
Lanbidea esku huskako pilotaria
Esku-pilota
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Pisua 75 kilogramo
Altuera 1,77 metro

Oinatz Bengoetxea Berasategi, pilota arloan Bengoetxea VI.a deituraz ezaguna, (Leitza, Nafarroa Garaia, 1984ko abuztuaren 28a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Enpresak emandako datuen arabera, 1,77 metro luze da, eta 75 kilo pisatzen du. Profesionaletako estreinako partida 2002ko urriaren 5ean jokatu zuen, 18 urte besterik ez zuela, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hiru txapelketa nagusiak irabaziak ditu: bi aldiz buruz burukoa, 2008an (Abel Barriolari 22-11 irabazita) eta 2017an (Iker Irribarriari 22-18 irabazita); eta aldi banatan binakakoa, 2015ean (Untoria atzelaria lagun)[1]; eta lau eta erdikoa, 2016an (Jokin Altuna 22-21 mendean hartuta).

Bengoetxearen jokoak abiadura du ezaugarri nagusi: guztiz pilotari bizia da, bere zango lasterrei esker ezinezkoak diruditen pilotetara iristen da. Joko molde alaia du, jokaldi ikusgarriak egiten ditu, pilotari abiadura handia ematen dio eta errematearen bila joan ohi da. Defentsan ere ikusgarria da oso, bizi-bizia, ez du pilotarik galdutzat ematen.Bere esku ona eskubia da.[2]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nagusietako finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruz buru
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Puntuazioa Pilotalekua
2008 Bengoetxea VI.a Barriola 22-17 Atano III.a
2017 Bengoetxea VI.a Irribarria 22-18 Bizkaia
Binaka
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Puntuazioa Pilotalekua
2005 Martinez de Irujo - Goñi III.a Bengoetxea VI.a - Beloki 22-12 Atano III.a
2015 Bengoetxea VI.a - Untoria Berasaluze VIII.a - Zubieta 22-7 Bizkaia
2017 Irribarria - Rezusta Bengoetxea VI.a - Larunbe 22-14 Bizkaia
Lau eta erdikoa
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Puntuazioa Pilotalekua
2012 Olaizola II.a Bengoetxea VI.a 22-09 Ogeta
2016 Bengoetxea VI.a Altuna III.a 22-21 Ogeta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bengoetxea VI.arentzat eta Untoriarentzat, binakako txapela», Berria, 2015-04-26.
  2. (Gaztelaniaz) «Bengoetxea VI, la velocidad», 21iguales.com, 2014-11-20.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]