Benidorm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Benidorm

 Valentziako Erkidegoa
Benidorm

Benidormeko armarria

Izen ofiziala Benidorm
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Valentziako Erkidegoa
Alicante (provincia).svg Alacant
Marina Baixa
Alkatea Agustín Navarro - (Indep.)
Koordenatuak

38°32′03″N 0°07′53″W / 38.53417°N 0.13139°W / 38.53417; -0.13139Koordenatuak: 38°32′03″N 0°07′53″W / 38.53417°N 0.13139°W / 38.53417; -0.13139

Localització de Benidorm respecte de la Marina Baixa.png

Benidorm non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Benidorm
Eremua 38,51 km2
Distantzia 48,9 km Alacantera
Postakodea 03501-03508
Biztanleria 72.991 bizt (2012)
Dentsitatea 1.895,38 bizt/km²
Sorrera 1325
http://www.benidorm.org

Benidorm Valentziar Herrialdeko udalerria da, Marina Baixa eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburu tradizionala la Vila Joiosa bada ere, Marina Baixako udalerririik populatuena eta hiriburu ekonomikoa Benidorm da.

2006an 67.627 biztanle zituen. Dituen eraikinak, hondartzak eta gaueko bizitza dela eta, Mediterraneoko gune turistikorik garrantzitsuenetako bat da. XIII. mendetik populatua izan bada ere, boom turistikoa ez zen 1950eko hamarkada arte hasi eta 1970eko hamarkadatik aurrera gune garrantzitsu bilakatu zen.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benidormeko ikuspegi orokorra, hondartza eta etxe orratz garaiekin.

Benidorm AP-7 autobidearen ondoan dago. Inguruan, hainbat mendi dauzka, Gelada mendilerroa ekialdean, Cortina mendilerroa eta Puig Campana iparraldean, eta Tossal de la Cala mendebaldean. Benidorm badia handi baten ertzean hedatzen da. Badia horren erdigunean, arrokak dauden gunean, hiriaren Alde Zaharra dugu, Benidorm arrantzale portu txiki bat zen garaikoa. Arrokadun gune hartan, hiriko gaztelu zaharra dago.

Benidormen ondasunik garrantzitsuena hondartzak dira. Guztira hiru hondartza dauzka, Llevant, Ponent eta Mal Pas eta kala txiki bat, Cala del Ti Ximo izenekoa.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benidorm udalerria erdigune bakar batez osaturik dago. Erdigune horretako auzuneak hauek dira: la Cala, Ponent, Centre, el Campo, Foietes-Colònia Madrid, els Tolls, el Castell edo Barri Vell (Alde Zaharra), Llevant, Racó de l'Oix eta Serra Gelada. Horrez gain, hiriaren ingurumarietan urbanizazioak edo banandutako auzuneak daude: Barrina, l'Almafrà, Armanello, Sanç eta la Lloma. Azken biei "l'Alfàs de Benidorm" edo "l'Alfàs de Baix" izenak ere ematen zaizkie, l'Alfàs del Pik "l'Alfàs de Dalt" izendapena jasotzen zuen legez.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Benidormeko eraikinik garaienen zerrenda
Postua Eraikinaren izena Garaiera Solairuak Zabaltze urtea
1. Residencial In Tempo 200 m 52 2013
2. Gran Hotel Bali 186 m 50 2002
3. Torre Lúgano 158 m 43 2007
4. Neguri Gane 145 m 39 2001
5. Edificio Kronos 140 m 41 2009

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benidorm Aldatu lotura Wikidatan



Geografia
Valentziako Erkidegoa
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.