Benizelos Roufos
Benizelos Roufos (grezieraz: Μπενιζέλος Ρούφος; Patras, 1795 – ibidem, 1868ko martxoaren 18a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1863an eta 1865etik 1866ra.
Roufos Athanasios Kanakaris Greziako Independentzia Gerrako borrokalariaren semea izan zen eta Elideko gobernadorea izan zen Ioannis Kapodistriasen gobernuan 1818-1820an. Ondoren, Kanpo Arazoetako ministro izan zen eta 1855ean Patrasko alkate hautatu zuten 1858ra arte.
Roufosek Oto Greziakoa erregearen tronutik kentzean parte hartu zuen 1862an, eta 1862ko urriaren 10etik 1863ko urriaren 19ra boterea izan zuten hiru erregeordeetako bat izan zen (beste biak Konstantinos Kanaris eta Dimitrios Voulgaris izan ziren). Herrialdeko lehen ministro ere izan zen 1863ko apirila eta urria bitartean eta 1865etik 1866ra.
