Benjamin Britten

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mstislav Rostropovitx eta Benjamin Britten (eskuinean) 1964an kontzertu baten ondoren.
Maggi Hamblingen The Scallop (Bieira) eskultura, Aldeburgheko hondartzan dagoena, Benjamin Brittenen omenez. Maskorraren ertzean Peter Grimesen operatik hartutako hurrengo hitzak daude: «I hear those voices that will not be drowned» («itoko ez diren ahots horiek entzuten ditut»).

Benjamin Britten (Lowestoft, Suffolk, Ingalaterra, 1913ko azaroaren 22a - Aldenburgh, Suffolk, Ingalaterra, 1976ko abenduaren 4a) musikagilea izan zen.

F. Bridge eta John Ireland maisuen ikasle izan zen. Opera berritu zuen. Aipatzekoak dira: Peter Grimes (1945), The rape of Lucretia (1946, Lukreziaren bortxatzea), Albert Herring (1947), Let´s make an opera (1949, Egin dezagun opera), Billy Budd (1951), The turn of the screw (1954, Buelta), The prodigal son (1968, Seme galdua) eta The death in Venezia (1973, Heriotza Venezian). Harenak dira, halaber, Requiem (1940) eta Spring (1950, Udaberria) sinfoniak. War requiem (1962, Gerrako requiema) lan bikaina da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Britten Aldatu lotura Wikidatan