Benjamin Franklin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benjamin Franklin
Benjamin Franklin
Benjamin Franklin-en erretratua.
Datu pertsonalak
Jaio 1706ko urtarrilaren 17
Grand Union Flag.svg Boston, Massachusetts
(Hiru Koloniak)
Hil 1790eko apirilaren 17
US flag 13 stars – Betsy Ross.svg Philadelphia, Pennsylvania
(Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Deborah Read
Sinadura Autograph of Benjamin Franklin (from Nordisk familjebok).png

Benjamin Franklin (1706ko urtarrilaren 17, Boston - †1790eko apirilaren 17, Philadelphia) politikari, zientzialari eta asmatzaile estatubatuarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamazazpi semeetatik hamabostgarrena zen. Bakarrik oinarrizko ikasketak egin zituen, 10 urte zituenera arte. Ondoren, argizarigintzan jardun zen bere aitaren negozioan lagunduz. 12 urterekin, bere anaia Jamesen inprimategian ikastun gisa hasi zen lanean. 15 urte zituenean, Jamesek New England Courant fundatu zuen, kolonia britanikoetako lehen egunkari independentea. Gainera, Benjaminek Mrs. Silence Dogood goitizenarekin idatzi zuen, adin ertaineko alargun bat zela argudiatuz, inork ere ez bere egiazko nortasuna jakin gabe James konturatu zenera arte. Orduan, Benjaminek baimenik gabe alde egin zuen eta 17 urte zituela Filadelfian jarri zen bizitzen.

1724an, Benjamin Ingalaterrara bidaiatu zuen imprimatzaile ikasketak egitera. 1726an, Filadelfiara itzuli zen eta 1729ko Irailean Pennsylvania Gazette erosi zuen, 1748ra arte argitaratu zuena. 1732tik 1757ra arte Poor Richard's Almanac argitaratu zuen, urtero argitaratzen zuen almanaka. 1727an Amerikako kolonietan diru-paperaren jaulkipenaz arduratu zen.

Jokatu zuen papera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako koloniak Britainia Handitik independizatzeko prozesuaren bultzatzaileetako bat izan zen.

Asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1752an, Tximistorratza asmatu zuen fenomeno elektrikoak ikertzen zebilela.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Franklin Aldatu lotura Wikidatan