Edukira joan

Benjamin Karl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benjamin Karl

Bizitza
JaiotzaSankt Pölten, 1985eko urriaren 16a (40 urte)
Herrialdea Austria
Hezkuntza
HeziketaQ1278696 Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraksnowboarderra
Pisua87 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm3396089 Instagram: benny_karl Olympic.org: benjamin-karl Edit the value on Wikidata

Benjamin Karl (Sankt Pölten, 1985eko urriaren 16a), snowboarder austriarra da. Bost Neguko Olinpiar Jokotan hartu du parte eta birritan izan da txapeldun olinpikoa.[1] Bost aldiz izan da munduko txapelduna.

Ötscher mendiaren inguruan hazi zen eta 10 urte zituela ekin zion snowboarda egiteari. Urte hartan ordea istripua izan eta torax aldeko hiru orno hautsi zituen. 2004-05 denboraldian Munduko gazte mailako txapelketa irabazi zuen eslalom erraldoi paraleloan.

2009an Munduko txapelduna izan zen eslalom paraleloan. 2010ean lehenengo Neguko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta zilarrezko domina irabazi zuen.[1] Hurrengo Munduko Txapelketatan ere nagusi izan zen, 2011n eta 2013an. 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.[1] 2018ko Jokoetan bosgarren egin zuen.

2021eko Munduko Txapelketan berriz irabazi zuen urrea, aurrekotik zortzi urtetara. 2022an Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen.[1] 2026an Cortina d'Ampezzoko Jokoetan errepikatu egin zuen emaitza. 40 urte zituenez Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu duen kirolari adinduena bihurtu zen.[2]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Vancouver ( Kanada) 2. lekua, zilarrezko domina Eslalom erraldoi paraleloa
2014 Sotxi ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina Eslalom paraleloa
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Eslalom erraldoi paraleloa
2026 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 1. postua, urrezko domina Eslalom erraldoi paraleloa
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Hoengseong ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Eslalom paraleloa
2011 La Molina ( Katalunia) 1. postua, urrezko domina Eslalom paraleloa
2011 La Molina ( Katalunia) 1. postua, urrezko domina Eslalom erraldoi paraleloa
2013 Stoneham ( Kanada) 1. postua, urrezko domina Eslalom erraldoi paraleloa
2015 Kreischberg ( Austria) 3. postua, brontzezko domina Eslalom erraldoi paraleloa
2017 Sierra Nevada ( Espainia) 2. lekua, zilarrezko domina Eslalom paraleloa
2017 Sierra Nevada ( Espainia) 2. lekua, zilarrezko domina Eslalom erraldoi paraleloa
2021 Rogla ( Eslovenia) 1. postua, urrezko domina Eslalom paraleloa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]