Benjamin Spock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Benjamin Spock
Benjamin McLane Spock (1976).jpg
Bizitza
Jaiotza New Haven (Connecticut)1903ko maiatzaren 2a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza La Jolla1998ko martxoaren 15a (94 urte)
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Phillips Academy
Columbia University College of Physicians and Surgeons
Yale School of Medicine
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak medikua, ofiziala, arraunlaria, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, psikiatra eta politikaria
Altuera 196 zentimetro
Enplegatzailea(k) Pittsburgheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0819280
http://www.drspock.com
Benjamin Spock signature.svg

Benjamin McLane Spock (New Haven, Connecticut, AEB, 1903ko maiatzaren 2a - 1998ko martxoaren 15a) estatubatuar pediatra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yale eta Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak (1929). New Yorkeko Eritegia eta Cornelleko Medikuntza Eskolan pediatra gisa lan egin, eta eskolak eman ondoren, The Common Sense Book of Baby and Child Care (1946, Haurren zaintzaren zentzuzko liburua) idatzi zuen, haurren elikaduran eta zaintzan zorrotzak izateko ohiturak erabat hautsi zituena. Liburuak polemika handia sortu zuen, gazteentzat askatasun handiegia aldarrikatzen zuelakoan; hala ere, eragin handia izan zuen gazteen hezkuntzan, batez ere eskolan. Hurrengo hiru hamarraldietan 30 milioi ale saldu ziren.

Aurrerago, Vietnamgo gerraren garaian, Estatu Batuen parte-hartzearen aurkako bake manifestazioetako buruetako bat izan zen. 1972an Estatu Batuetako lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, Herriaren Alderdiaren hautagai gisa.

Beste zenbait lan aipagarri: Feeding Your Baby and Child (1995, Zure haurra eta semearen elikadura); Teenager´s Guide to Life and Love (1971, Bizitzari eta maitasunari buruzko gida nerabeentzat) eta Spock on Spock (1989).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]