Bentrikulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Bentrikulua
Heart diagram-en.svg
Gizaki baten bihotzaren diagarama. Barrunbe handiak bentrikuluak dira.
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinez ventriculus cordis
TA A12.1.00.012
FMA 7100
Terminologia anatomikoa

Animalien anatomian, bentrikulua, bihotzaren behe barrunbeei deritzo. Ugaztunen bihotza, gizakiarena barne, bi bentrikulu ditu, aldiz, beste animalia batzuenak, arrainak edo anfibioak bezala, bakarra dute. Bentrikuluak odola hartzen dute bihotzaren alde bereko goiko barrunbetatik, aurikulak deituak. Bentrikulu bakoitzak, sistole deituriko aldi batean uzkurtzen da. Periodo honetan, bihotzak gorputz osora bidaltzen du odola, birikiak barne. Odola ezin du bentrikulu batetik bestera pasa bien artean horma zelularra bat dagoelako.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren bihotza lau barrunbetan banatuta dago: bi goian -ezker eta eskuin aurikulak- eta bi behean -ezker eta eskuin bentrikuluak-. Ezker aurikula eta ezker bentrikulu balbula mitralaren bidez lotuta daude eta eskuin aurikula eta eskuin bentrikulua trenkada interbentrikularraren bidez.

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bentrikuluak bihotzaren kamarak dira, eta beraien funtzioa odola bombeatzea da, zirkulazio sistematokorako. Bentrikulu ezkerreko kasuan, balbua aortikak egiten du; aldiz, bentrikulu eskuineko kasuan, balbula pulmonarrak.

Odolak, eskuineko aurikulara ailegatzen da kaba zainen bidez, organismo osoko odola hartzen okupatzen dena. Horrela, odola sartzen da zain hauetik balbula trikuspideatik pasatzen da eta eskuin aurikulara ailegatzen da. Bertatik, odola birikietara bultzatzen da, birikietako bulbula zeharkatuz. Birikietatik pasa ondoren, odola berriz ere bihotzean sartzen da, birikietako zainen bidez. Ezker aurikulara doa, non bertatik ezker bentrikulura doan, balbula mitrala zeharkatuz. Azkenik, prozesuarekin bukatzeko; odola, sistole bentrikularrari esker aorta arteriaruntz (balbula aortatik pasatuz). Hau odola organismoaren gainerako lekuetara antolatzeaz arduratuko da.

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.