Edukira joan

Benyoucef Benkhedda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benyoucef Benkhedda

Aljeriako presidentea

1961eko abuztuaren 9a - 1962ko uztailaren 3a
Ferhat Abbas - Abderrahmane Farès
Aljeriako Lehen Ministroa

1961eko abuztuaren 9a - 1962ko uztailaren 22a
Ferhat Abbas - Ahmed Ben Bella
Bizitza
JaiotzaBerrouaghia (en) Itzuli, 1920ko otsailaren 23a
Herrialdea Aljeria
 Frantzia  1962ko abenduaren 31)
HeriotzaAljer, 2003ko otsailaren 4a (82 urte)
Hobiratze lekuaAljer
Familia
Ezkontidea(k)Salima Belhaffaf
Hezkuntza
HeziketaAljerko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta farmazialaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Nazio Askatasunerako Frontea

benkhedda.org
Musicbrainz: f0c04cf9-d601-47ce-8f12-d9b4482df6ed Edit the value on Wikidata

Benyoucef Benkhedda (Berrouaghia, 1920ko otsailaren 23aAljer, 2003ko otsailaren 4a) aljeriar politikaria izan zen. Aljeriako bitarteko estatuburua izan zen 1961eko abuztuaren 9tik 1962ko irailaren 27ra.

Blidako lizeoan aljeriako nazionalista batzuk ezagutu zituen. 1943an Aljerko Medikuntza eta Farmazia Unibertsitatean ikasten hasi zen eta ikasketak eten ondoren Farmazian lizentziatu zen 1953an. 1942an Aljeriako Alderdi Popularrarekin bat egin zuen eta 1943an atxilotu zuten Alemaniaren aurkako gerran aljeriarren erreklutamenduaren aurkako protestetan parte hartzeagatik.

1947an Aljeriako Alderdi Popularreko batzorde zentraleko kide izendatu zuten eta idazkari nagusi izan zen 1951tik 1954ra. 1954tik 1955era atxilotuta egon zen Nazio Askatasunerako Frontearekin bat egiteagatik. 1956an Aljeriako Batzorde Iraultzaile Nazionaleko eta Aljeriako Errepublikako Behin-behineko Gobernuaren ekintza eta koordinazio batzordeko kide izendatu zuten.

Abane Ramdanerekin batera El Moudjahid egunkaria eta Langileen Batasun Orokorra sortu zituen eta Aljeriako ereserkia idatzi zuen. Frantziako paraxutistengandik ihes egitea lortu zuen Aljerko Guduan, eta kanpoan lan egin zuen Aljeriako Askatasunerako Frontearen alde.

Gerra amaitzean, Aljeriako bitarteko estatuburu izan zen laburki. 1976an sufragio unibertsalaren bidez aukeratutako batzar konstituzional bat eskatu zuen eta, horregatik, 1979ra arte atxilotuta egon zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]