Benzonatatoa kate luzeko antitusibo bat da, kimikoki azido p-aminobenzoikoaren klaseko anestesikoekin, hala nola prokaina eta tetrakaina, lotua.[1] Beraz, benzonatatoak mukosekin kontaktuan jarriz gero efektu anestesikoa du.[2] 1958an merkaturatu zuten. Benzonatatoa eztul lehor (jariakinik sortzen ez duena) kasuetan erabiltzen dute eta, narkotikoa ez denez, kodeinaren alternatiba bat da.[3] Bere efektua hogei minututan hasten da eta 3-8 orduko iraupena du.[1]
↑ abSweetman, Sean C.. (2009). Martindale: The Complete Drug Reference. (36. argitaraldia) Pharmaceutical Press, 1552 or. ISBN9780853698401..
↑Goodman Gilman, Alfred; Goodman, Louis S.; [et al]. (1986). Goodman y Gilman: las bases farmacológicas de la terapéutica. (7. argitaraldia) Buenos Aires: Médica Panamericana, 506 or. ISBN9500608472..