Beràko Arkua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beràko Arkua
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Arco de Barà.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
AutonomiaKatalunia
VegueríaCamp de Tarragona [[File:Arbcom ru editing.svg
EskualdeaTarragonès
Kataluniako udalerriaRoda de Barà
Koordenatuak 41° 10′ 24″ N, 1° 28′ 09″ E / 41.173301°N,1.469115°E / 41.173301; 1.469115Koordenatuak: 41° 10′ 24″ N, 1° 28′ 09″ E / 41.173301°N,1.469115°E / 41.173301; 1.469115
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Bera Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii) eta (iii)
Erreferentzia 875-014
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1926-07-28 (? bilkura)
BIC RI-51-0000323
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Beràko Arkua (katalanez: Arc de Berà) erromatarrek eraikitako garaipen arku bat da, Tarragonatik 20 kilometro inguru ipar-ekialdean dagoena, Roda de Barà herritik gertu. Izena Berako kondearen izenetik letorke.

Barako Arkua, Tarracoko arkeologia multzoaren barneko elementu bat da, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatua, 875-014 kodearekin identifikatua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkua, Via Augusta bidearen ibilbidean dago. Ohorezko arku bat da, podio gainean dagoen erdiko gorputz batez osatua, ildaxkadun pilastra faltsuekin apaindua, korintoar kapiteletan amaitzen direnak. Zabalgune bakarra baino ez du puntu erdiko arku forman. Eraikinaren gainaldeak, arkitrabe, friso eta erlaitzez osaturiko taulamendu bat du. Kareharriz egina dago, beharbada, gertuko aztarnategi batean lortutakoa.

Monumentuaren eraikuntza Lucio Lizinio Suraren testamentutik dator, eta Augustoren erregealdian eraiki zen, K. a. 13 inguruan. Kontserbatzen den inskripzioak honako hau dio:

"Ex testamento L(ucio) L(icinio) L(ucio) f(ilii) Serg(ia tribu) Surae consa [...]".

Uste denez, Augustori edo bere jeinuari eskainia izan zen, baita Tarraco hiriaren agindupean zeuden lurren mugak adierazteko ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beràko Arkua Aldatu lotura Wikidatan