Berangoko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 22′ 00″ N, 2° 59′ 58″ W / 43.366782°N,2.999481°W / 43.366782; -2.999481

Infobox train2.png
Berango
Berangoko geltokia.jpg
Geltokiaren ikuspegia nasatik.
Kokapen mapa
Lineak
« Larrabasterra Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea  Ibarbengoa »
Kokapena
Helbidea Sabino Arana kalea, 31; 48640
Udalerria Berango,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea BER
Gunea 2. gunea
Irekiera 1995ko azaroaren 11
Bidaiariak 384.295 (2016)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak igogailu txarteldegi 
Aldageltokia Metroa Autobusa Taxi Bizikleta 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L1  Etxebarri - Plentzia
Bizkaibus A2166  Uribe Kosta - EHU
A3451  Areeta - Armintza
Bestelakoak Taxi  Taxi
Bizikleta  Bizimeta

Berango Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Berangoko udalerrian kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago. Udalerriko geltoki bakarra da.

Geltokiak nasa bakarra du, zentrala, bi norantzetan ibiltzen diren trenen trenbideak nasa aldaketarik egin behar gabe jasotzen dituena.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, Sabino Arana kalean kokatzen den trenbide azpiko bestibulutik. Hala ere, Gorrondatxe bidetik ere bestibulu nagusira heltzeko aukera dago, trenbideen gaineko pasabidea gurutzatuz eta bertatik igogailuz zein eskaileraz Sabino Arana kalera jaitsita.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Taxi Bizikleta Sarbide irisgarria  Sabino Arana kalea, 31
  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Gorrondatxe bidea, 10

Lurperaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo geltokiaren itxuraldaketa egitea proposatu zuen Berangoko Udalak, trenbidearen alde bietara polikiroldegi bat eraikiz. Eraikinak trenbidea estaliko luke eta lurpeko aparkaleku bat eraikiko litzateke, eta plaza bat goialdean. Proiektua IMB Arquitectos estudioari esleitu zitzaion eta eraikitze azterlana idazten ari du azken honek.[2]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizimeta bizikleten maileguko aparkalekua dago, eta Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa