Berat eta Gjirokastërreko hirigune historikoak
| Berat eta Gjirokastërreko hirigune historikoak1 | |
Hiriaren ikuspegia gaztelutik | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | iii, iv |
| Erreferentzia | 569bis |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
| Koordenatuak | 40°42′N 19°57′E / 40.700°N 19.950°E |
| Izen ematea | 2005 (XXIX. bilkura) |
| Luzapen urtea | 2008 |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Berat eta Gjirokastërreko hirigune historikoak (albanieraz: Qendrat historike të Beratit dhe Gjirokastrës) Albaniako hegoaldeko Berat eta Gjirokastër hirietako alde zaharrak barne hartzen ditu. UNESCOk Gjirokastër Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartu zuten 2005ean, eta Berat, berriz, 2008an gehitu zuten kokalekuaren luzapen gisa.[1][2] Otomandar garaiko ezaugarri arkitektonikoen adibide bakan gisa daude inskribatuta.[3]
Berat, askotan, Mila Leihoetako hiria ere deitua, Albaniako altxor arkitektonikoetako batentzat hartzen dute. Iliriar, greziar, erromatar, bizantziar eta otomandarren aztarnak oraindik ere nabariak eta ongi kontserbatuak dira hirian, gaztelu eta luxuzko etxeekin, eliza eta meskita zaharrekin eta horma-irudi harrigarriekin eta ikonoekin.[4][5] Mendeetan zehar, Berat hainbat erlijio eta komunitate elkarrekin bizi ziren lekua izan zen.
Gjirokastër, harrizko hiria ere deitua, Drino ibaiaren haranaren alde malkartsuan hedatzen da, paisaia historikoari begira, alde guztietatik mendiz markoztatutako harrizko arkitektura ikusgarriarekin. Albaniako beste hiri gehienetan bezala, Gjirokastërek, aurretik eskualdea konkistatu zuten hainbat zibilizazioren altxor arkitektonikoak ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Three new sites inscribed on UNESCO's World Heritage List. .
- ↑ (Ingelesez) «Historic Centres of Berat and Gjirokastra» UNESCO World Heritage Site.
- ↑ (Ingelesez) «Museum-City of Gjirokastra» UNESCO World Heritage Site.
- ↑ (Ingelesez) «Advisory Body Evaluation (ICOMOS) - Historic centres of Berat and Gjirokastra (Albania) No 569» (PDF) UNESCO World Heritage Site.
- ↑ (Ingelesez) «Icons from the Orthodox Communities of Albania - COLLECTION OF THE NATIONAL MUSEUM OF MEDIEVAL ART, KORCË» helios-eie.ekt.gr: 20..
