Edukira joan

Berbeia

Koordenatuak: 42°48′43″N 3°05′08″W / 42.812°N 3.0855°W / 42.812; -3.0855
Wikipedia, Entziklopedia askea
Berbeia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaBarrio (Gaubea) eta Araba
Koordenatuak42°48′43″N 3°05′08″W / 42.812°N 3.0855°W / 42.812; -3.0855
Map
Altitudea851 m, itsas mailaren gainetik

Berbeia edo Berbea[1] Gaubeako Barrio eta Bachicabo herrien artean dagoen aztarnategi arkeologikoa da. 849 metroko altitudean kokaturik, Brontze Aroko eta II. Burdin Aroko arteko aztarnak ditu, bai eta Erdi Aroko gaztelua ere[2][3].

Ekialdetik, Omecillo ibaia zeharkatzen duen harana dago. Ibaiaren ertzetatik, Nerbioi bailara eta Astorga eta Bordele lotzen zituen galtzada erromatarra igaro zen.[4]

Brontze Aroa eta Burdin Aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako alderik sartaldekoenean eginiko indusketak erromanizatu gabeko hainbat kokapen mailatako herrixka baten aztarnak eman zituen, eta zeramika ugariez gainera, suharrizko lanabesak, brontzezko, hezurrezko apaingarri batzuk eta ahizkora leunduak bildu ziren. Usteen arabera, iparreko goi-lautadako herrien kultura berekoak dira.[5] Terra sigillata ere aurkitu da, eta beraz erromatar garaiko lehen urtetan oraindik herria erabiltzen zen.[4]

Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen ikerketa taldearen dokumentuetan ikus daitekeenaren arabera, gaztelu bakar bat besterik ez zegoen eremu horretan XII. mendean; dokumentu zaharrago batzuetan, ordea, argi ageri da gune hori erreferentzia espazial eta sozial garrantzitsua zela Gaubeako eta Lantarongo Goi Erdi Aroko konderriko biztanleentzat. 1000. urtearen inguruan, justizia administratzeko lekua zen Berbeia, eta, ondorioz, hainbat lehiakideren arteko gatazkak ebazten ziren bertan. Gainera, gotorleku militarra ere bazen: Ebro ibaiaren ibilguak eta Omecilloren haranak hartzen zituen lurraldea kontrolatzen zuten bertatik. Hori gutxi balitz bezala, konderri hori gobernatzen zuten eliteen bizilekua ere bazen, eta elite horiek harreman sare bat zuten Valpuestako apezpikutzarekin eta Gaubeako beste erdigune batzuekin. Konderriak, bestalde, bazituen bigarren mailako beste zentro batzuk, Los Castros haitzean aurkitutako gotorlekua.[6] Bi tokietan tronpa zeramikoak aurkitu direnez, bi gotorlekuen artean albisteak igortzeko soinu abisuak erabiltzen zirela ondorioztatu zuten induskatzaileek.[7]

Berbeian egindako indusketa arkeologikoen kanpainei esker, zenbait material arkeologiko berreskuratu zituzten, gaztelua Goi Erdi Arotik erabiltzen zela erakusten zutenak, Euskal Herrian orain arte ezagutzen den adibide bakanetako bat da. Gainera, brontzezko plaka zurruneko paparreko orratz txiki bat aurkitu zuten, ebakidura motiboekin apaindua.[6]

Brontzezko orratzaren aurkikuntzak, ebakidura motiboekin apaindua, Erdi Aroko lehen okupazioa VI. eta VII. mendeetan kokatzeko aukera ematen du. Ezagutzen diren ale bakanak Aldaieta, Axkoeta, Buzaga edo antzeko nekropolietatik datoz,[7] akitaniar edo merovingiar taldekoak, hain zuzen. Aurkikuntza honi esker, gazteluko biztanleek egunero bereizketa estrategia landu baten bitartez balio handiko objektuak erabiltzen zituztela pentsa daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. in: Onomasticon Vasconiae. 5 Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483..
  2. (Gaztelaniaz) «Hallado el primer castillo tardoantiguo del País Vasco» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  3. «INDUSKETA ARKEOLOGIKOA BERBEIAKO AZTARNATEGIAN» www.valdegovia.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  4. a b Institutua, Instituto Alavés Arqueología-Arkeologiarako Arabar. (1975-01-01). Castro de Berbeia (Barrio-Álava). Memoria de Excavaciones. Campaña de 1972. (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  5. Lur entziklopedietatik hartua.
  6. a b Perlines Apalategi, Leire. (2022-08-25). «Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua aurkitu dute» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  7. a b «Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua aurkitu da» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa