Berbereen matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Berbereen matxinada
Berbereen Matxinada Handia
Morocco and the Maghreb after the Berber Revolt.PNG
Magreb eta Ifrikija matxinadaren ondoren
Data 739743
Lekua Ifrikija
Magreb
Emaitza Berbereen garaipen partziala
Gudulariak
Berbereak Arabiar omeiatarrak
Buruzagiak
Maysara al-Matghari
Khalid ibn Hamid al-Zanati
Salim Abu Yusuf al-Azdi
Oqasha ibn Ayub al-Fezari
Abd al-Wahid ibn Yazid al-Hawwari
Hixam ibn Abd al-Malik
Ubayd Allah ibn al-Habhab
Khalid ibn Abi Habib al-Fihri
Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli
Kulthum ibn Iyad al-Qasi
Abd al-Rahman ibn Habib al-Fihri
Beste batzuk

Berbereen Matxinada Handia K. o. 740tik 743ra gertatu zen (Hejiraren 122tik 125era) Hixam ibn Abd al-Maliken erresumaren pean, eta lurralde edo herri bat Damaskoko kalifa-herritik banatzeko lehendabiziko arrakasta izan zen, partziala izan arren. Jarijita predikari puristek hauspotuta (testu latinoetan arures deituak), omeiatar arabiar agintarien kontrako berbereen errebolta Tangerren hasi zen 739an, hasiera batean Maysara al-Matghari buru zutela. Errebolta Magreb osora (Ipar Afrikan) eta al-Andalusera zabaldu zen luze gabe, baita garaipen partziala eskuratu ere.

Al-Andalus iparraldea berbereen erretretaren unean (740-742)

Omeiatarrek eragotzi egin zuten Ifrikija (egungo Tunisia, Aljeria ekialdea eta Libia mendebaldea) eta al-Andalus (egungo Portugal, Espainia eta Niza-Montpellier-Carcasonako lur-zerrenda) zati handi bat matxinatuen eskuetan erortzea, baina Magreb eta Ifrikija gainerakoan ez zen inoiz berreskuratua izan. Omeiatarren Kairuan probintzia hiriburua atzematen huts egin ondoren, armada errebelde berbereak desegin egin ziren, eta Magreb zatikatutako jaurerri berbere txikitan geratu zen banatuta, tokiko buruzagien eta iman jatariten agindupean.

Bete-betean eragin zion al-Andalus iparraldean euskal lurraldeen mugetan kokatutako berbere gotorleku eta kanpamentuei, haien posizioak utziz eta talde armatutan hegoaldera abiatuz (739-742). Berbereen Matxinada Hixam kalifaren erresumako porrot militar handiena izan zen segur aski. Hartatik, kalifa-herriaz kanpoko lehendabiziko estatu musulmanak sortu ziren. Batzuek, Marokoren independentziaren hastapentzat jo izan dute, Maroko ez baitzen ekialdeko kalifaren agintearen edo atzerriko beste indarren menpe eroriko XX. mende arte.