Edukira joan

Berberiar ahari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berberiar ahari
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaAmmotragus
Espeziea Ammotragus lervia
Pallas 1777[1]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia157 egun
Masa4,5 kg
Kumaldiaren tamaina1,2

Berberiar aharia, Ammotragus lervia da bere izen zientifikoa, arrui izenaz ere ezaguna, Ammotragus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Caprinae subfamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago. Nahiz eta bertakoa ez izan, azken hamarkadetan espeziea dezente zabaldu da Iberiar Penintsularen hegoaldean ehizarako oso animalia estimatua delako.

Informazio taxonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera taxonomiko eztabaidagarria izan arren, hainbat autorek espeziea Antilope edo Ovis generoetan sartu zuten, bere Ammotragus genero propioa onartu aurretik. Badirudi Capra eta Ovis-en eboluzio-lerro berdinekoa dela.

Ammorragus-ek “hareetako ahuntza” esan nahi du, eta itxura orokorra ahuntz sendo batena da, aurpegi luzanga eta hankak nahiko motzak eta sendoak, isats luze samarra ere nabarmentzen da. Gorputzaren neurriak, burua + gorputzaren luzera: 105-176 cm, 104-150cm; altuera gurutzean: 90-100 cm, 75-90; pisua: 50-132 kg, 12-68kg. Kolore nagusia marroi zurbila da. Ezaugarririk aipagarriena bere kima luzea da, eztarritik bularreraino hedatzen dena, non adarkatzen den eta aurreko hanketan behera jarraitzen duen. Ahuntz-bizarrik ez dute eta, ardiek bezala, bizarra dute masailetan eta kima bizkarrean. Adarrak inflexio bakarrarekin, zirkunferentzia bat osatzen dute gora eta atzera, eta har helduetan, alde distala lepoaren gainetik konbergitzen da. Ez ditu guruin preorbital, interdigital eta lateralak, nahiz eta guruin subkaudalak izan. Emeek iztarteko ugatz pare bakarra dute. Hortz-formula: 0.0.3.3/3.1.3.3. Kromosoma kopurua (2n) = 58.[2]

Arra Hanburgoko zooan

Ipar Afrikako basamortu eta erdi-basamortuko eskualde malkartsu eta menditsu ia guztietan banatzen da modu naturalean, iparraldeko kostaldeetatik hasi eta Mali, Niger, Txad eta Sudaneko erdialdeko mendilerroetaraino. Afrikako herrialdeetan duen presentzia ezezaguna da gaur egun. Arrakastaz sartu da ehiza-espezie gisa Texasen, Mexiko Berrian eta Kalifornian (Ameriketako Estatu Batuak). Europan, Espainian egindako sarrerak baino ez dira arrakastatsuak izan. 1970ean, Murtziako Sierra Espuña Parke Naturalean sartu zen, hori da espeziearen egungo hedapenaren jatorria inguruko mendilerro eta probintzietan. Beste populazio egonkor bat ere badago La Palma uharte kanariarrean, eta hedapen-foku bat aurkitu da duela gutxi Alacanten.

Aldaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ammotragus lervia-ren sei azpiespezie deskribatu dira, baina sailkapen hau batez ere larruaren eta adarren formaren desberdintasunetan oinarritzen da. Espezie hauek naturalistek XVIII. eta XIX. mendeetan deskribatu zituzten, ale gutxi batzuetan oinarrituta. Espainian, dauden ale basatiak batez ere zoologikoetatik datoz eta, autore batzuen arabera A. I. lervia azpiespezie izendatuak dira.

Habitata eta altuera tartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emea eta kumea

Lur harritsu eta malkartsuetan bizi ohi dira, itsas mailatik hasi eta Afrikako 2000 metroko gailurretaraino. Elurrez estalitako eremuak saihestu egiten dituzte. Estatu batuetan eta Espainian egindako ikerketek sasoiko habitataren hautaketa adierazten dute, ugaltze garaian (udaberria) eremu irekiagoak eta malkartsuagoak nahiago dituzte, udan baso eremuak eta udazkenean (araldian) eta neguan belardiak; eskualde idorretan, ordea, baso eremuetan ere maiz ibiltzen dira araldian.

Ugalketa garai nagusia udazkenean da, eta batez beste 5,5 hilabeteko haurdunaldiaren ondoren, hurrengo udaberrian jaiotzen dira. Hirukoteak erditu ditzakete. Kumeak goiztiarrak dira eta jaio eta ordu gutxiren buruan amari jarraitzeko gai dira. Titia kentzea zortzi hilabete inguruko adinarekin gertatzen da. Ez dago daturik aske bizi diren banakoen hilkortasunari eta batez besteko bizi-itxaropenari buruz, baina gatibutasunean 20 urte baino gehiago izan ditzakete.

Elikadura ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarjale orokorra da. Haien dieta landare belarkara mota guztiez, landare sukulentez, belarrez eta zuhaixkez osatuta dago, sasoiko eskuragarritasunaren arabera, kimu-jale eta larre-jaleak dira, eta denbora luzez edan gabe egon daitezke.

Sierra Espuñako populazioari buruzko kalkuluak daude, 1995ean 700 banako inguru zenbatu zirelarik; hazkunde-tasa ikusita, Murtziako populazioa eta kolonizazioaren bidez sortu dituen azpipopulazioek mila banako baino gehiago izatea espero da gaur egun. La Palman, 2,6 banako/km karratuko batez besteko dentsitatea erregistratu zen 1990eko hamarkadaren amaieran; gaur egungo populazioak ehunka banako ditu.

Antolaketa eta portaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau gregarioa da, sexuen arteko bereizketa ugaltze-garaitik kanpo bereizten delako ezaugarritzen dena. Espezie promiskuoa da. Espezie honetan, arraren maila-sozialak zehazten du emeengana iristea. Ez da lurraldekoia. Taldeak normalean ez ditu 11 banako baino gehiago izaten. Larre-hedadura 3300 hektareakoa izan daiteke, udan sakabanaketa nabarmena izanik. Sozial-mailak neurri handi batean adinaren arabera zehazten dira. Maila-aldaketa emeetan faktore hurbilek eragiten dute (parekatzea, jaiotza eta kumeen titia kentzea). Azkenik, egoera fisiko hobean dauden emeek baliabide gehiago erabiltzen dituzte kume arrak hazteko kume emeak hazteko baino.

Interes ekonomikoa eta gizakiekin duen harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek ehiza-interes handia du, bere trofeoen balioa dela eta. Nekazaritza-eremuen ondoan egoteak mehatxu larria ere suposatzen du uztarentzat.

Harrapakaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sierra Espuñan, bai arrano beltzak (Aquila chrisaetos) bai txakur basati ugariek gazteak harrapatzen dituzte, baina, oro har, oso harrapari natural gutxi daude, eta helduak gizakiek bakarrik mehatxatzen dituzte.

Patologiak eta parasitoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi gaixotasun eta parasitoekiko nahiko erresistentea den espeziea dela, Estatu Batuetan naturan egindako ikerketen eta gatibu dauden populazioen datuen arabera.

Mehatxu faktoreak eta kudeaketa neurriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUCN-k espeziea mundu mailan zaurgarritzat jotzen du. Afrikan, mehatxuak anitz dira, ehiza bereizketarik gabekotik hasi eta bere habitataren gaineko presio eta etxeko abereekin lehiara arte. Espainian, populazioaren hazkundea nabarmena da eta ez dirudi mugarik duenik. Gertakari honek arriskuan jartzen du bertako ungulatu populazioen egoera, eta A. lervia-k abantailaz lehiatzen da haien aurka, bere moldagarritasun eta ugalketa-tasa handia dela eta. Espezie sartua denez, bere kontrola eta kudeaketa lehenetsi behar dira, bertako ungulatu populazioak kontserbatzea lehenetsiz, batez ere bere lehiakide hurbilena den basahuntza (Capra pyrenaica).

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berberiako ahariaren sei azpiespezie ezagutzen dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pallas. (1777). 12 Spicil. Zool., 12 or..
  2. (Gaztelaniaz) L. Javier Palomo y Julio Gisbert (editores). (2002). Atlas de los MAMÍFEROS TERRESTRES de España. Organismo autonomo de Parques Nacionales Gran Via de San Francisco 28005 Madrid, 338 or. ISBN 84-8014-431-9..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassinello (1998, 2000, 2001), Cassinello eta Gomendio (1996), Geist (1971), Gray eta Simpson (1982), Habibi (1987), Ogren (1965), Shackleton (1997), Simpson (1980)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]