Berdianskeko portuko erasoa

Koordenatuak: 46°45′02″N 36°46′45″E / 46.7506°N 36.7792°E / 46.7506; 36.7792
Wikipedia, Entziklopedia askea
Berdianskeko portuko erasoa
Ukrainako inbasioa (2022)
Saratov ontzia, suntsiturik, Berdianskeko portuan.
Data2022ko martxoak 24
LekuaBerdianskeko portua, Berdiansk, Zaporizhia Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak46°45′02″N 36°46′45″E / 46.7506°N 36.7792°E / 46.7506; 36.7792
Gudulariak
 Errusia  Ukraina
Buruzagiak
ezezaguna ezezaguna
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak


OTR-21 Tochka-motako misil balistiko taktikoak.
Galerak
Galera materialak:

Galera humanoak:

Galerarik ez.

Berdianskeko portuko erasoa 2022ko martxoaren 24an Berdianskeko portuan amarratuta zeuden Errusiako Itsas Armadako itsasontzien aurka Ukrainako Indarrek egindako erasoa izan zen, Ukrainako Errusiaren inbasioaren testuinguruan.[3] Erasoan, Alligator-klaseko Saratov lehorreratze-ontzia suntsitu zuten, bai eta Ropucha-klaseko lehorreratze-ontzietako bat –bi zeuden, momentu hartan, portuan– kaltetua izan zen, portutik irten ahal izan zuen arren.[4][5] Momentu hartan, Errusiak inbasioan zehar jasandako itsas galerarik handiena izan zen, bai eta Ukrainaren eraso arrakastatsuetatik garrantzitsuenetako bat ere.[6][7]

Berdiansk bereganatzea eta hiri-okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saratov Sebastopolen, 2007ko irudi batetan.

2022ko otsailaren 26an, Errusiako tropek Berdianskeko portua hartu zuten, bai eta Berdianskeko Aireportua ere.[8][9] Hurrengo egunean, Errusiako Armadak hiriaren kontrol osoa lortu zuen.[10][11]

Martxoaren 14an hasita,[12] portua erdigune logistiko gisa erabili zuten errusiarrek, Ukrainako hegoaldeko erasoaldia, eta, bereziki, Mariupolgo setioa indartzeko. Martxoaren 21ean, Zvezdak, Errusiako hedabideak, Berdianskerako garraio anfibioen etorreraren berri eman zuen. Errusiako Itsas Armadako ofizial batek "Itsaso Beltzeko Itsas Armadari aukera logistikoak irekiko dizkion gertaera garrantzitsu" bezala deskribatu zuen portu-hartzea.[13]

Erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portuaren aurkako erasoa martxoaren 24ko goizeko 07:45etan izan zen. Erasoaren ondorioz, sutea piztu zen Alligator-klaseko Saratov ontzian, ontzia munizioz beteta zegoelako. Ontzi-leherketak inguruko Ropucha-klaseko inguruko bi lehorreratze-ontziCaesar Kunikov eta Novocherkassk– kaltetu zituen. Hala ere, bi ontzi hauek portutik ihes egin zuten euren suteen aurka borrokatzen ari zirela, eta, geroago, Krimeara joan ziren. Beste kalte batzuk kaian gertatu ziren, petrolio-depositu handiak zein inbasioa baino lehenagotik han amarratuta zegoen inguruko merkantzia-ontzi bat kaltetu baitziren, biak oraindik ere biharamunean erretzen ari zirela.[14]

Ukrainako funtzionarioek esan zuten erasoa OTR-21 Tochka-motako misil balistiko taktiko batekin egin zela.[1][5]

Eraso-ostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago, satelite-bidezko irudiek baieztatu zuten Saratov portuan hondoratu zela, bere gainegitura gainazalean ikusten zelarik.[14] Baieztatu gabeko informazioen arabera, Caesar Kunikovaren zortzi tripulante hil ziren erasoan, bai eta hiru Novocherkasskekoak. Saratovaren galerak, bestalde, ez ziren jakinarazi.[1]

Britainiar inteligentziak baloratu zuen Saratovaren hondoratzeak Errusiako Itsas Armadak Ukrainako kostaldetik gertu jarduteko zuen konfidantza kaltetuko zuela.[15] Martxoaren 31rako, ez zen ikusi ontzi anfibioekin hornitzeko saiakera gehiagorik, Estatu Batuetako Defentsa Sailaren arabera.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Ingelesez) Newdick, Thomas. (2022-03-24). «Russian Landing Ship Destroyed In Massive Explosion In Captured Ukrainian Port City» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  2. https://ria.ru/20220404/ukraina-1781317938.html
  3. (Ingelesez) Russian warship destroyed in occupied port of Berdyansk, says Ukraine - BBC News. .
  4. Russian military ship destroyed in Berdyansk, Ukrainian Navy claims. CNN 2022-03-24.
  5. a b Ukraine conflict: Large Russian ship, the Orsk, destroyed by Ukrainian military - reports. The Scotsman 2022-03-24.
  6. Filseth, Trevor. Ukrainian Attack Sinks Large Russian Landing Ship. The National Interest.
  7. Ukrainian Attack Sinks Large Russian Landing Ship. Seven News 2022-03-25.
  8. (Ukraineraz) Шагабудтдинова, Эльмира. «Власти Бердянска заявляют о том, что вражеская техника заняла территорию бывшего аэропорта» 061.ua – Сайт города Запорожья.
  9. (Ingelesez) «Military vehicles of Russian Federation occupy territory of former Berdiansk airport» Interfax-Ukraine.
  10. (Ingelesez) «Ukraine crisis: Russian forces enter Sea of Azov port Berdiansk – report» The Jerusalem Post | JPost.com.
  11. Yulia Zakharchenko. (28 February 2022). «Бердянськ захопили бойовики, у Харкові та Сумах – тиша: Арестович про ситуацію в Україні» Fakty i Kommentarii.
  12. Trevithick, Joseph. Russian Amphibious Ships Arrive In Captured Ukrainian City. The Drive.
  13. Santora, Marc. «Ukrainian forces claim to destroy a Russian landing ship.» The New York Times.
  14. a b Sutton, HI. Satellite Images Confirm Russian Navy Landing Ship Was Sunk at Berdyansk.. USNI.
  15. Latest Defence Intelligence update on the situation in Ukraine - 27 March 2022. UK MoD 2022-03-27.
  16. Senior Defense Official Holds a Background Briefing. US DoD 2022-03-04.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]