Bereizmen angeluar
Bereizmen angeluarra edo bereizmen optikoa irudiak sortzeko edozein mekanismoren ebazpen-ahalmena deskribatzen du[1], hala nola teleskopio optikoa, irrati-teleskopioa, mikroskopioa, kamera edo begia. Tresna optiko batek irudi batean bi objektu bereizteko duen ahalmenari egiten dio aipamena.
Astronomian sortzen den galdera da bi izarren artean egon daitekeen distantzia angeluarra bereizita ikus daitezen. Izarrak hain urrun daude, non beti iturri puntualak diren. Hala ere, objektu puntual baten argia teleskopiotik pasatzen denean gertatzen den argiaren difrakzioaren ondorioz, Airy disko izeneko difrakzio-eredu bereizgarria duen irudi anular bat sortzen du. Difrakzioaren ondoriozko muga optikoa enpirikoki kalkula daiteke Rayleigh-en difusioaren printzipiotik,John Strutt Rayleigh-eko baroiak landua.
- θ bereizmen angeluarra da,
- λ argiaren uhin-luzera da
- D teleskopioaren diametroa edo irekidura da.
1,22 faktorea Airy disko zentrala inguratzen duen lehen eraztun ilunaren posizioaren kalkulutik ateratzen da. Faktore hori erabiltzen da gizakiaren begiak bi argi-iturri puntu —zeinaren Airy diskoak gainjartzen diren— bereizteko duen gaitasuna ikusteko
Bestalde, turbulentzia atmosferikoaren efektuak (seeing edo ikusmen astronomikoa izenekoa) eragiten du gau garbietan ere bereizmeneko arkusegundo 1eko muga bat egotea; hori 300 km-ra ikusten den auto baten faroen bereizketaren parekoa da. Hau da teleskopioak satelite artifizialetan atmosferatik haratago bidaltzeko arrazoietako bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dieter Gerlach: Das Lichtmikroskop. 2. Auflage. Thieme Verlag, Stuttgart 1985, ISBN 3-13-530302-0, S. 2
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irudiaren bereizmena, IRHT-CNRS 2008-01-26an artxibatua Wayback Machinen