Wiki: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: bar:Wiki
t robota Erantsia: pnt:Wiki
259. lerroa: 259. lerroa:
[[nrm:Ouitchi]]
[[nrm:Ouitchi]]
[[pl:Wiki]]
[[pl:Wiki]]
[[pnt:Wiki]]
[[pt:Wiki]]
[[pt:Wiki]]
[[qu:Wiki]]
[[qu:Wiki]]

00:45, 8 martxoa 2009ko berrikusketa

Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar") webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.

Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:

  • gai bat erraz garatu,
  • garapen horren ibilbidea gorde,
  • eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli,
  • gaien arteko lotura erraztu,
  • ia aldi berean argitaratu.

Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.

Historia

1994an, Ward Cunninghanek lehenengo wikiwikiweb asmatu eta 1995eko martxoaren 25ean interneteko zerbitzari batean martxan jarri zuen. 2001ean, Jimmy Wales-ek eta Larry Sangere-k MediaWiki softwarea sortu zuten, gero Wikipedia bera gauzatzea erraztuko zuena.

Wikiak ez daude berdin garatuta hizkuntza guztietan: Wikipediak, esate baterako, (Ingelesez) ingelesezko bertsioak 2.724.525 sarrerak ditu, (Gaztelaniaz) [gaztelaniazkoak], 441.414, eta euskarazkoak, berriz, 34.403 (2009ko otsailaren 2an egindako kontsultan). Datu eguneratuak jakin nahi izanez gero, (Ingelesez) WikiMedian dituzu.

Abantailak

Wiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.

Ezaugarriak

Bereziki hiru aipa daitezke: auzolana, lehen, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza.

Hiruroz gain, beste ezaugarri batzuk aipatu behar dira: ediziorako erraztasunak, estandar bat erabiltzeko joera, web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna, bilaketen sakontasuna eta aldaketen kontrola.

Edizio erraztasuna

Zertan datza erraztasuna? Wiki baten web orri bakoitzeko aldi berean hiru ale sortzean datza:

  • Iturburu-kodean eratzen dena, gero erabiltzaileak berak edita dezakeena.
  • Txantiloia, sortuko diren wiki orrien eredua dena eta edukien itxuraren aldaketa eskura jarriko duena.
  • Nabigatzaileak, eskatu ahala, eskaintzen duena.

Wikipedian parte hartu nahi baduzu, hona hemen edizioa errazten duen tutorial txiki bat

Estandar bat erabiltzeko joera

Hasiera batean, WikiWikiWeb sintaxiak estandarraren funtzioa bete zuen; orain, wiki motorren arabera, hainbat aukera daude. Garatuenek, esate baterako, taulak, txantiloiak, irudiak, formula eta elementu elkarreragileak erabiltzea ahalbidetzen dituzte. TikiWikia horren adibide da.

Web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna

Wikiek hipertestuak sortzera bultzatzen dute; hori dela eta, wiki bateko web orri bakoitzean bertan beste webetara bideratzen dituzten hainbat esteka aurki daitezke. Testua goitik behera irakurtzea badaiteke ere, ez da beharrezkoa izaten: loturaren baten gainean klik egitean, norberak bere interesaren arabera komeni zaion irakurketa ibilbidea aukeratuko du. Hori guztia errazteko, lotura-eredu bat erabiltzen da.

Bilaketen sakontasuna

Wiki guztiek bilaketa-zerbitzua dute; dena den, bilaketaren sakontasuna wiki bakoitzaren barruko antolaketan datza: datu base garatua du, wikiek bilaketa garatzen dute, web orrien izenburuetan ez ezik, web orri horien testuetan zehar ere.

Aldaketen kontrola

Lehentasuna edizioari ematen zaio. Ikusi dugunez, ezaugarri nagusia irekiera da; horren ondorioz, beharrezkoa izaten da erraztasun hartatik sortzen diren web orrien aldaketak kontrolatzea: hori helburu izanik, web orri bat sortzen denean, automatikoki aldaketa web orria sortzen da, nork aldatu duen eta zer aztertzea ahalbidetzen duena. Era hortan, ados ez bagaude, beti eskura daukagu, gaizki dagoena ezabatuz, aurreko bertsio batera (ondo zegoen batera, alegia) itzultzea.

Wiki eredua zein den, edozein erabiltzaileren esku dago zuzentzea; bestela, wiki sarrera baten aldaketak iragazteko ardura hartzen duen bibliotekariek bereziki gauzatuko dute.

Horixe da txikizioen aurkako neurririk zorrotzena. Zer dela eta zuzentzeko premia hori? Hain justu, wikiaren indarrean datza haren ahulezia: bertan lehentasuna edizio libreari ematen zaionez, ondorio gisa, gutxitan bada ere, haren konfiantza eta askatasuna baliatuz, erabilera okerra egiteari bandalismoa deitzen zaio. Zenbait kasutan, gaiarengatik berarengatik edo erabiltzailearen jarrerarengatik, zenbait wiki sarreratan okerreko erabilera egiten da:

  • edukien zati handia ezabatuz,
  • okerren bat aurretik argitaratu den testu batean gehituz,
  • baieztapen subjektibo eztabaidagarriak txertatuz,
  • arauei jaramonik egin gabe,
  • spam-a bertaratuz,
  • bilatzaileetako postuetan lehengoratzeko asmoko informazioak: aipamenak, estekak... sartuz,
  • norberaren produktuak edo ideiak inposatuz,
  • egile-eskubideei muzin eginda, besteren informazioa erabiliz.

Horrelako bandalismoaren aurka, badago nola erantzun:

  • aldatu den web orria lehenengora itzuliz, asmo txarreko aldatzailea aspertu arte,
  • ez-bidezko erabilera egiten dutenen IP helbidea blokeatuz,
  • oker aldatzen ari den web orria blokeatuz, haren edizioa galarazteko,
  • aldaketak egin aurretik, erregistratzeko baldintza betearaziz.

Softwarea

MySQL-en datu base batean oinarrituta eta (Ingelesez)Perl edo PHP-en /scripts/-en bidez gehienak eraikiak badira ere, wiki mota bat baino gehiago daude:

  • helburua kontuan izanda, norberaren erabilpenerako wikia, intranet batean lan egiteko edo webgune batean aritzeko baliabidea,
  • erabilgarritasuna kontuan izanda, ordea, web orri berri bat gordetzean, hainbat aukera eskain ditzakeen wikia: aldaketaren bat egitean, erabilera jatorra egiten ote den kontrolatzean, edo fitxategi bat gora bidaltzeko aukera, edo WYSIWYG ("What You See Is What You Get") editatzean eskaintzen dituztenak.

Erabiltzen direnen artean, hauexek aipatu behar dira:

UseModWiki: denen artean zaharrena, Perl-ez egindakoa,
UseModWiki: denen artean zaharrena, Perl-ez egindakoa,
MediaWiki: Wikimedia-ren proiektu guztietan erabilia, PHP-en y MySQL-en oinarritua,
PhpWiki: datu base bat baino gehiago erabil dezakeena, UseMod-en gauzatua,
TikiWiki: erabat ondo garatua dagoen wiki bat, PHPa eta MySQLa erabiliz, CMS oso bat eratzen duena,
DokuWiki: TXT fitxategiak erabiliz eta datu baserik gabe, PHP hizkuntzan idatzi den wiki garatua,
WikkaWiki: WakkaWiki-an oinarrituta dagoen wiki arina, PHPa eta MySQLa erabiltzen dituena,
MoinMoin: Python-en idatzita dagoen wiki modularra,
OpenWiking: ASP-ez programatutako wikia,
Jotspot, Googlek orain dela gutxi erosia.
FlexWiki open source lizentzia pean Microsoftek garatua.
TiddlyWiki, agenda digitala TiddlyWiki.
Wetpaint, testu editore batek edizioa errazten du.
Wikispaces ikusizko eta testu editorea duena.

Zerrenda askoz luzeagoa izan liteke; dena dela, komenigarria izango litzateke bereiztea zer den wiki baten plataforma, (Comparison of wiki farms) eta zer wiki baten kodea (Comparison of wiki software) Wikien artean zer desberdintasun dauden jakin izanez gero, WikiMatrix da hori ahalbidetuko duen web zerbitzua: hona hemen TiddlyWiki eta Wikispaces egindako konparaketa taula.

Wikien estandarren adierazle gisa, ingeleraz bada ere, hona hemen wikien zerrenda bat.

Erabilpenak

Wikia, azken finean, interneten dagoen aplikazio bat denez, baliagarria izaten da gauza askotarako:

  • Informazioa/ezaguera sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko,
  • Web orria irudiez eta multimediaz hornitzeko,
  • Estekak erabilita, zeharkako irakurketa eginez, informazio desberdinak lotzeko,
  • Egin diren aldaketen gorabeheren berri izateko,
  • Adostasuna bilatzeko asmoz, argitaratu den informazioari buruzko eztabaidak eskura jartzeko,
  • Informazioa/ezaguera dinamikaz kudeatzeko,
  • RSS-en jarioari esker jarri den edukia erraz zabaltzeko.

Horri esker, ezagueraren bilduma partekatua lortzen da; etengabe osatzen dena erabiltzaileek berek gehitu zein garatu duten informazioari esker gero eta aberatsagoa izango da.

Trebetasunak

Normalean, wikia produktu burututzat hartzen da, ikerkuntza baten emaitza, sailkatuta ematen den ezaguera, kontsultagarria dagoen jakintza; dena den, oso aberatsa izan daitekeen beste erabilpen bat ere badago: wikia ikasketa prozesu baten oinarri gisan erabiltzea, egin ahala ikasten denaren metodologia. Hori dela eta, wiki bat eraikitzean garatzen diren zenbait trebetasun aipatuko ditugu jarraian:

  • Informazioaren kudeaketa eta trebetasun digitala:
    • informazioa bilatu, aurkitu, aztertu, kudeatu, bereganatu, laburtu, azaldu eta partekatzeko trebetasunak
    • aurreko prozesua aurrera eramateko ezaguera lortzea,
    • hainbat euskarritan gordetzen jakitea,
  • Partaidetzaz eta elkarlanaz sortutako lan gunea gauzatzea,
  • Norabide bakarreko eta mailakatua ez den ikas prozesu bat posiblea egin duen trebetasuna gauzatzea,
  • Ikaste-prozesu bateko eragile guztien artean ezaguera garatzea.

Trebetasun horiek irakaskuntzarekin estuki lotzen badira ere, edozein prozesuri egokitu dakizkioke: lantegi handi batean —autogintzan esate baterako—, produktu bat ekoizten denean, wiki bat izan daiteke prozesu horretan partaide guztien euskarria, non bakoitzak, bere neurrian, prozesu horretan sakonki menperatzen duen esparrutik prozesukideei eskaintzen dien bere ezaguera. Beste alde batetik, wiki bat, era berean, norberaren proiektuei egokitu dakieke; helburu horretarako wiki aukerarik erabilgarriena TiddlyWiki-arena da: fitxategi bakar batean telefono zenbakiak, nabigazio batean hartu diren apunteak, burutazioak... eskuragarri jartzea erraztuz.

Baliogarritasuna

Plataforma gisan, wikiak arrakasta handia lortzen ari dira, irakaskuntzan bereziki. Zer dela eta? Esan bezala, ikaste/irakaste prozesu baten bilakaera eta wiki baten eraikuntza elkarren parean joan daitezkeelako, batak bestea indartuz. Hona hemen irakaskuntzan wikien erabilera arrakastatsuaren zenbait adibide:

  • Eduwikiak, ikas-prozesu baten bitartekoa
    • ikaskuntzaren gune birtualak sortzean,
    • ikaskuntza baten baliabide gisan: adibidez, artikulu zientifikoak nola idazten diren lantzeko aitzakian, [Wikipedi | Wikipedian] parte hartu, sarrerak txertaraziz,
    • Interneten norberaren nortasuna nola eraiki eta besteekiko harremanak nola sortu sustatzean,
    • Portafolioa, taldearen zein ikasle bakoitzaren apunteen pilaketa egitean,
    • Taldelanean osatu den ikaskuntza prozesu baten euskarria hedatzean,
    • Baloreen aldarrikapena egitean: esate baterako, auzolanaren balioa geureganatzeko, txikizioen aurka ** Kaxero@Mundua blogean aldarrikatzen den arrastoa jarraituz, zintzotasuna aldarrikatuz.
  • Ikastetxeen baliabide bat, zenbait ekintzaren euskarri:
    • Aldizkari digitala,
    • Eskolaz kanpoko ekintzak,
    • Esperientzien argitalpenak,
    • Bitartekoen bildumak,
  • Web-orri pertsonalak
    • Irakasleen ezaguera edota baliabideen datu basea antolatzeko,
    • Irakasleek ikasleei eskura jarritako bitarteko bilduma errazterako.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Adibideak

  • Wikiesanak, oraindik sortze prozesuan badabiltza ere, esaldi interesgarri batzuen zerrenda.
  • WikiPoemak, poema bilduma bat.
  • Moodle Doc-ak, irakasleentzako dokumentazioa, neurri handi batean euskaraz kontsulta daitekeena.
  • [[1]] wikibloga, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza Sailak duen sarrera nagusia da.

Materialak

Txantiloi:NA lotura