Euskal literatura: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 80.38.141.160(r)en aldaketak ezabatu dira, Wutsje(r)en azken bertsiora itzuliz.
67. lerroa: 67. lerroa:


[[Historia|Historikoki]] aro aztoratua batean bizi ziren. [[Aita Saindua]]k [[Fernando II.a Aragoikoa]]ren alde egin zuen [[Gaztelako Erresuma|Gaztelak]] [[Nafarroako Erresuma]] inbaditu zuenean. Hori zela eta, [[Nafarroako Joana II.a]]k [[Behe Nafarroa|seigarren merindadera]] ihes egin behar zuen eta hantxe [[protestantismo|protestante]] bihurtu zen. Bitartean, [[Bizkaiko Foru Zaharra]]k euskal biztanle guztiak kapare bihurtu zuen, [[Ahaide nagusiak]] hor zeuden arren.
[[Historia|Historikoki]] aro aztoratua batean bizi ziren. [[Aita Saindua]]k [[Fernando II.a Aragoikoa]]ren alde egin zuen [[Gaztelako Erresuma|Gaztelak]] [[Nafarroako Erresuma]] inbaditu zuenean. Hori zela eta, [[Nafarroako Joana II.a]]k [[Behe Nafarroa|seigarren merindadera]] ihes egin behar zuen eta hantxe [[protestantismo|protestante]] bihurtu zen. Bitartean, [[Bizkaiko Foru Zaharra]]k euskal biztanle guztiak kapare bihurtu zuen, [[Ahaide nagusiak]] hor zeuden arren.


Y LA MADRE QUE TE PARIO


=== [[XVII. mendea|XVII. mendeko]] literatura erlijiosoa ===
=== [[XVII. mendea|XVII. mendeko]] literatura erlijiosoa ===

18:19, 9 martxoa 2009ko berrikusketa

Euskal literatura euskaraz egindakoa da, Euskal Herriko idazleek gaztelaniaz, frantsesez edo beste hizkuntza batez egindako produkzioa barne ez hartuz. Historikoki, XVI. mendeko bigarren zatira arte, literatura ahozko eta herrikoia izan da, eta ezaugarri horiek bere hasieran nabarmenak dira oso.[1] Idatzizko literatura nahiko beriantarra da, batez ere inguruko erromantze hizkuntzekin alderatuta. Euskaraz soilik argitaratutako lehendabiziko liburua Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae (1545) da, gaur egun euskarari buruzko liburu garrantzitsuenetariko bat Joan Perez de Lazarragaren Dianea eta Koplak eskuizkribuarekin batera.

XVI. eta XVII. mendeetan, literatura erlijiosoak nagusitu zuen idatzizko literaturan, hala ere baziren amodiozko poesia, gramatika, kronika, apologia-testuak, eta abar egiteko saiakerak ere. Bere historian zehar, euskal literaturak garatzeko oztopo handiak aurkitu zituen: bere euskararen aldaerek hizkuntz literario batua sortzea zaildu zuten, administratiboki inoiz hizkuntz ofiziala ez izatea, eliteen amultsutasunik ez eta, batez ere, XVIII. mendeko hasieratik aurrera erabileraren debekua administrazioan eta hezkuntza arloan.[2] Frankismoan debekua gogorragoa zen, eta publikoki euskara erabili zutenek gorriak ikusi zituzten.[3]

Ezaugarri nagusiak

Euskararen izen-galtzeak bete betean ukitu zuen euskal literatura, hori batez ere tematikan eta lengoaiaren erabileran nabaritzen da. Horrexegatik lehendabizikoz argitaratutako liburuan euskararen aldeko aldezpide eta euskal idazleei ama hizkuntza erabiltzeko gonbidapena zen. Aipatzekoa da aita Larramendiren jarraitzaileek zenbait mende geroago tematika bera erabiltzea. Hurrengo belaunaldia, erromantizismoarenak euskarari eta euskal literaturari lehenengo bultzada handia eman zien: Peru Abarka bezalako eleberri kostunbrista argitaratuz eta Iparragirre, Bilintx edo Agosti Xaho bezalako idazle sortuz.

Erromantizismoa zela kausa, jakintsu, pentsalari eta idazle atzerritar batzuek (tartean Wilhelm von Humboldt, Luis Luziano Bonaparte, Hugo Schuchardt, Wentworth Webster, Victor Hugo edo George Borrow) ordurakok ahozko ohituraz mantendutako euskal mito eta kondairak biltzeari ekin zioten. Hain zen onak bere prozedurak eta mapak ezen gaur egun ere erabiltzen baitira.

XIX. mendeko bukaeran, Eusko Pizkundea Sabino Aranaren abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren hedapenekin batera etorri zen. Hego Euskal Herriko lau foru aldundiek Eusko Ikaskuntza sortu zuten, honek beste jardueren artean Euskaltzaindia sortu zuen. Anton Abbadiak euskal literatura bultzatzeko asmotan lore jokoak asmatu zituen. Orduan, hizkuntza batzeko lehendabiziko saiakerak egin ziren, nahiz eta proposamenak baino ez izan. Espainiako Gerra Zibilak mugimendu kultural honen desagerpena suposatu zuen: idazle eta intelektual batzuk, adibidez Aitzol edo Lauaxeta fusilatuak ziren, euskaltzale askok Ipar Euskal Herrira edo Amerikara ihes egin zuten babes bila edo Elizan ziren. Euskara 1960ko hamarkadara arte debekatu zuten eta argitarapenak kontrolpean sendo ziren.

Arantzazuko Biltzarrean (1968) berriro hasi ziren euskara batzeko proposamenak. Euskararen aldeko mugimendu kulturalek, ikastolek edo Ez Dok Amairu taldeak hizkuntza literarioaren eraberritze prozesua bultzatu zuten. Antzinako idazleen kostunbrismo, abertzaletasuna eta puritanismo alde utzi zituzten eta Europan modan zeuden literatura mugimenduei hurbildu ziren. Jon Mirande, Ramon Saizarbitoria eta Txillardegik literatura erlijiosoaren patroi gogorrak hautsi eta Europara eraman zuten euskal literatura, era berean bertsolaritza urrezko aroa bizi zen. BigarrenEusko Pizkundearen idazle nagusiak Bernardo Atxaga, Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia eta abar ziren. Hauek gai asko erabili, teknikak berritu eta euskara batua finkatu zuten.

Ezaugarri amankomunak

Historia

Beste hizkuntzetan ez bezala, euskal literaturaren deborazko banaketa ez du parekorik Europako mugimenduekin erromantizismo arte, batez ere, Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriak bere historia propioa dutelako eta bien artean txandaketa bat sortu zelako, hau da, alde bateko idazleek beste aldera ihesi zuten bere lana jarraitzeko, adibidez, Frantziako Iraultzan edo Espainiako Gerra Zibilean. Hau da Ipar Euskal Herriko literaturan pizkundea asko zor zion Gaztelako Erresumak hasitako euskararen aurkako kanpainari eta, alderantziz, Espainiako Ilustrazioa.

Hasiera

Sakontzeko, irakurri: «Euskal ahozko literatura»
Donemiliaga Kukulako glosa bazterrean.

Euskaraz idatzitako lehendabiziko hitzak, balio literariorik gabekoak, Ipar Euskal Herriko hilarrietan aurkitutako: Sembe, Cison, Anderexo, Bihox edo Iruña-Veleiakoak dira. Erdi Aroan Donemiliaga Kukulako glosetan Izioqui dugu eta Guec ajutu ez dugu hitzak agertzen dira.

Lapurdiko espioi batek Filipe II.a Espainiakoari Frantzisko Xabierkoak bere amari eta frai Joan Zumarraga Mexiko Hiriko apezpikuak arrebari euskaraz idazten zietela esan zion.

Euskara testu literario batean lehenengoz 1542an François Rabelaisek erabili zuen.

Eresiak

Lehendabiziko zeharkako ahozko literaturaren aipamenak 1452ko Bizkaiko Foru Zaharrean agertu ziren. Honek emakumeei libelo sutsu moduko koplak abestea debekatu zuen.

Kopla hauek hileta-kantak edo eresiak ziren. Hileta-elizkizunetan eta gaubeilan erostatzaileek (Foru Zaharrean profazadas) bertsoak moldatzen zituzten jendearen aurrean.[5] Horiek, Lekuona edo Koldo Mitxelenaren aburuz, bertsolari mutuak ziren[6]

Orduko kronistek mota honetako kopla asko bildu zituzten, batzuek herri tradizioan luzaroan zirauten eta beste asko transkribatuak ziren, adibidez:

Baladak

Arrasateko atea, zutik zirauen gutxienetariko bat Nafarroako Gerra Zibilaren osteko sutearen ondorioz

Baladak edo erromantzeak mota askotako gaiak (hilak, batailak, suteak, amodio eta desleialtasuna, eta abar) jorratzen zituzten beti epika arloan. Herri literaturak sortuak ziren eta oroimenak ekarri zigun gaur egunera arte. Zaila da esatea noizkoak diren balada hauek, nahiz eta batzuek ekintza historikoak (1448ko Arrasateko sutea) edo benetazko pertsona famatuen bizitza (Berreterretxeren Kantorea) jorratzen duten. Gainera, daukagun transkripzioak mende ezberdinetakoak eta euskalki ezberdinetakoak izan ohi dira.

Egile ezezagunekoarenak izanda, ziur asko orduko koblakariek eginak ziren; koblakarien ohitura XIX. mendean Etxahun, Jose Maria Iparragirre edo Joan Ignazio Iztuetak mantendu zuten. Balada nagusiak honako hauek ziren:

Lehendabiziko liburuak

Sakontzeko, irakurri: «Bernart Etxepare», «Joanes Leizarraga» eta «Joan Perez de Lazarraga»

XVI. mendean euskal literaturen lehendabiziko idazlearena zen. Garai hartan, Joan Perez de Lazarraga, Bernart Etxepare eta Joanes Leizarraga bizi baitziren.

Joan Perez de Lazarragak 2004an agertutako eskuizkribua utzi zitzaigun, gorteko lirika tradizionala, artzain-eleberri italiarra eta euskal eredu tradizionalek eraginda. Lazarragak prosa eta poesia batzen du antzinako Arabako euskalkia erabiltzen.[8]

Bernart Etxeparen XII. eta XIII. mendeetako literatura proventzalaren eragina nabaritzen da. Honek 1545an Linguae vasconum primitiae argitaratu zuenean bertsolaritzaren ereduak erabili zituen lau gai nagusiak lantzeko: erlijioa, amodioa, autobiografia eta euskararen gorespenak. Hurrengo mendean, Oihenartek bere L´art poétique basque liburuan Etxepare moduko beste poeta bi zeudela aipatu zuen: Joan Etxegarai, pastoralen egile eta Arnaut Logras.

Joanes Leizarragak lan ikaragarri egin zuen Biblia euskaratzen: euskara batua bilatu zuen hiztun guztiek uler zezatela eta euskara jasoa erabili zuen, ordurako ezezaguna euskal literaturan. 1571ean, Arroxelan hugonoteen hiriburua argitaratu zuen.

Historikoki aro aztoratua batean bizi ziren. Aita Sainduak Fernando II.a Aragoikoaren alde egin zuen Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditu zuenean. Hori zela eta, Nafarroako Joana II.ak seigarren merindadera ihes egin behar zuen eta hantxe protestante bihurtu zen. Bitartean, Bizkaiko Foru Zaharrak euskal biztanle guztiak kapare bihurtu zuen, Ahaide nagusiak hor zeuden arren.

XVII. mendeko literatura erlijiosoa

Sakontzeko, irakurri: «Sarako Eskola» eta «Axular»
Pedro Agerre Axularen jaiolekua.

Katolizismoak Aro modernoko literatura erabili zuen Kontrarreforma eta, era berean, literatura mugatu. Iraultza kulturala batez ere Lapurdin gertatu zen, orduko Euskal Herriko eskualde aurreratuena zelako. Bere helburu nagusia herri xumea irakatsi zenez, bai poesia bai prosa berbaren gertu ziren; prosa sermolarien erretorikaren gertu eta poesia bertsolaritzaren gertu.

Trentoko Kontzilioaren helburuak finkatu nahian, hau da herria bere ama hizkuntzan kristautasunean hezi, Axular eta inguruko elizgizonek idatzizko euskararen oinarriak finkatu ziren. Hori esker, bere kontrakoek ere euskarak haiekin duen zorra aitortzen dute.

Batzuen ustez, kristau dotrina hedatzeko itsumena Euskal Herriko kristautze berantiarren ondorioa da, hala nola aita Barandiaranek. Hala ere, bazeuden Arnaud Oihenart edo Piarres Etxeberri bezalako idazle sekularrak, hurrengo mendeetan beste idazle euskaldunek hartuko duten bidearen esploratzaileak.

Batzuen ustez, XVII. mendea Axularrena da, besteentzat, berriz, Sarako Eskolarena. Era berean, eztabaidan dago Sarako Eskola benetazko mugimendu literarioa zenentz. Ziur asko, garai horretako idazle gehienek elkar ezagutu zuten, adibidez, Bertrand Etxautz, Baionako apezpikuak argitaratu zenetik 43 urte geroago Gero goresten du eskutitz batean. Axularrek berak bere liburuaren hasieran "konpañia on batean, euskaldunik baizen etzen tokian" esaten du. Erraza da pentsatzea Lapurdi bezalako eskualde txikian inguruko elizgizon, mediku eta abokatuek elkar ezagutu zutela. Horrela euskaldunberri bi (Esteve Materre eta Silvain Pouvreau), poeta bi (Joanes Etxeberri eta Bernard Gazteluzar) eta itsasgizon bat (Piarres Etxeberri) agertu ziren.

Mende honetan, Pedro Agerre "Axular" (1556-1664) bizi zen. Liburu bakarra idatzi arren, Guero, bi partetan partitua eta berecia (1643) eragin handia izan zuen. Axular oratorian aditua zela nabaritzen da eta liburuaren edukia atsotitz bakar batean laburtu daiteke: "Gero dioenak bego dio".

XVIII. mendeko aldaera

Aipatu dugun bezala, euskal literaturan historia, aldaereen historia izan da eta mende berriak hegoaldera eraman zuen euskal literatura ardatza. XVIII. mendeko idazle nagusia aita Larramendi jesuita eta euskaltzale sutsua zen. Honek, askotan gaztelera erabili arren, De la antigüedad y universalidad del bascuence en España (Salamanca, 1728) edo El imposible vencido (Salamanca, 1729) bere liburuei esker inguruan eskola bat sortu zuen literatura euskaraz bultzatzeko. Bere garaikideak Joanes Etxeberri, Agustin Kardaberaz, Sebastian Mendiburu eta Peñafloridako kondea.

Ilustrazioaren ideiek Hego Euskal Herrira Literaturan ez ezik zientzia guztietan ere pizkundea eraman zuten: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea edo jadanik existitzen zen Oñatiko Unibertsitatea berpizten.

XIX. mendeko erromantizismo

XIX. mendeko hasieran, euskal literatura, hizkuntzalaritza edo antropologia ez bezala, beheraldian zegoen, hala ere, Europatik zetorren erromantizismoak eta, politika aldetik, foruen desagerpenaren aurkako mugimenduak bultzada handia eman zion euskal literaturari. Euskaltzaletasuna eta, gero, abertzaletasunak erromantizismo eta kostunbrismo ekarri zizkioten euskal literaturari. Euskalki guztiek idazle aipagarriak zituzten, adibidez:

XX. mendeko Eusko Pizkundea

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Pizkundea»

1919an, Eusko Ikaskuntzak aurrea hartu zuen eta lau foru aldundiek dirua jarri zuten Euskaltzaindia sortzeko. Bere helburua euskararen ikerketa eta sustapena bultzatzea zen. Bere kideak, euskaltzainak, herrialde guztietakoak eta ideologia guztietakoak izan behar ziren, batez ere abertzale eta foruzaleak. Garai hartan, idatzizko euskara batzeko eztabaida egon zen. Euskara batzearen aldekoek indar handirik ez zutenez eta bide bakarra hautatu ez zenez, proposamena gerorako utzi behar zen.

Hala ere, askotan, XX. mendeko hasierako argitalpenetan eragin handi izan zuen balizko hizkuntz barneko logika aplikatzeko euskal morfologia eta jokoa aldatzen zuen teoriak. Idazle askok, purista zintzoek, antzinatik latinetik eta inguruko erromantze hizkuntzetatik hartutako maileguak utzi eta neologismo edo batek daki nondik hartutako hitzak erabili zituzten. Horrela, euskara euskaldunentzako ulergaitza volapuk moduko hizkuntza bihurtu zen: euzkera barria honek ez zuen hedapenik. Luzaroan iraun duten lanak klasikoak irakurri dituzten idazleenak ziren (zenbait seta izan arren): Resurreccion Maria Azkue, Orixe, Xabier Lizardi, Lauaxeta, Txomin Agirre eta Jean Etxepare hurrenez hurren. Aipagarriak Enrike Zubiri, Pablo Fermin Irigarai eta Salbatore Mitxelena saiakera-egileak eta Jose Manuel Etxeita, Augustin Anabitarte eta Tomas Agirre eleberri-egileak ere badira.

Normalean, euskal literatura eta artearen egoera Ipar Euskal Herrian Hego Euskal Herrian baino hobea izan da, iparraldekoek euskara idazteko eta irakurtzeko ohitura handia izan dutelako. Hori zela eta, 1887an Eskualduna astekaria Baionan agertu zen, bertoko idazleei kazetaritzaren lotsabako tankera emanez. J. Blaise Adéma euskaltzainak, Jean Hiriart-Urruty eta Jean Etxeparek hantxe argitaratu zuten. Ideologikoki xurien alde egin zuen eta 1941ez geroztik, Vichyko erregimenaren alde, eta epe honetan nazismoaren aldeko idazkiak argitaratu zituen. 1944an alemaniarrak garaitu ostean, frantziar agintari berriek Eskualduna itxi zuten, kolaborazionista izateagatik. Piarres Lafittek zuzenduriko Herria aldizkariak hartu zion lekukoa Iparraldeko euskal kazetaritzan; gaur egun arte, Baionan argitaratzen jarraitu da. Hegoaldean, Arturo Campion eta Damo Intza aipatzekoak ziren ere.

Garai hartako libururik interesgarrienak Xabier Lizardiren Biotz-begietan (sinbolista eta intimista) eta Nikolas Ormaetxearen Euskaldunak (artzai-literatura[9]) poesiak eta Txomin Agirreren Kresala eta Garoa (eleberri-kostunbristak) ziren.

XX. mendeko bigarren Eusko Pizkundea

Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, euskal literatura une latzak bizi zen. Argitaratu zituzten lehendabiziko liburuak Telesforo Monzonen Urrundi (1945 Mexiko Hirian) eta Salbatore Mitxelenaren Arantzazu (1949 Guatemalan).

1950ko hamarkadaren bukaeran, idazle-belaunaldi berria jaio zen, tartean Gabriel Aresti. Honek Harri eta herri (1964) bere liburuan Europan modan zegoen gizarteko poesia jorratu zuen. Bere garaian libururiak salduena zen eta euskal herriaren isla berria erakusten zaigu: jadanik Orixeren Euskaldunak baserri-euskal herria aldendu eta "euskal hiria" sortuz. Arestik gaztelaniaz idatzi zuten euskal poetak zituen lagun, Blas de Otero edo Gabriel Zelaia, konpromiso sozial bere zutelako. Era berean, antzerkiari ekin zioten talde batzuekin edo Ez Dok Amairu, "Euskal Kantu Berria" izeneko mugimenduaren sortzaileekin ere harreman estuak izan zituen.

Eleberriei buruz, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) lehendabiziko euskal eleberri modernoa da, existentzialismo ereduak jarraitzen duena. Gero Ramon Saizarbitoriaren Egunero Hasten delako eta Ehun Metro (Nouveau Roman mugimenduaren eragina dutenak) eta Anjel Lertxundi agertu ziren.

Behin frankismoaren garaiak pasata, euskarazko argitaletxeak joritu ziren urtero 1.500 titulu argitaratzen, eta 300 idazle inguru izanda. Euskal literaturaren urrezko aro honetan, lehendabizikoz Euskal Herritik kanpo arrakasta izan duten idazleak agertu dira: Bernardo Atxaga (Obabakoak edo Behi euskaldun baten memoriak) edo Unai Elorriaga (SPrako Tranbia).

Idazle nagusien zerrenda

Idazle klasikoak

Idazle garaikideak

Herrialdeka

Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | Lapurdi | Nafarroa | Nafarroa Beherea | Zuberoa |

Erreferentziak

  1. 2. Euskera eta literatura (Batxillergoa), 19-20 orr.: "...Etxeparek aukeratutako bide bertsolaritzako bide herrikoiak neurri eta errimetan akatsak zeuzkan (...) Bertsolaritzaren moldeak erabili izanagatik Oihenartek kritika zorrotza egin zion."
  2. Jimeno Jurio historialariak Navarra, historia del euskera bere liburuan azaltzen du nola inposatu zen gaztelania Nafarroako herri euskaldunetan. Hori frogatzeko zenbait dokumentu argitaratzen ditu, adibidez, Arandako kondeak 1766an eginikoa[1]
  3. Iñaki Bazan, De Túbal a Aitor. Historia de Vasconia, 801. orr, La esfera de los libros, 2006. ISBN 84-9734-570-3.
  4. Jose Miguel Barandiaranek Hombre Primitivo en el País Vasco liburuan eta Martin Ugalde Síntesis de la historia del País Vasco honela zioen.
  5. Juan Maria Lekuona Ahozko literaturaren historia Euskal Herria. 1. liburukia, Donostia, Jakin.1, 1984
  6. Bertsozale Elkartea
  7. Luis Maria Mujikaren aburuz euskal lirikaren testu garrantzitsuenetariko bat (Historia de la Literatura Euskérica, Zarautz: Luis Haramburu, 1979 59.orr).
  8. 2.Euskara eta literatura. 13-14. orr
  9. [2]

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Badiola Rentería, Prudencia, y López Sáinz, Josefina: La literatura en lengua vasca. Cincel argitaletxea, 1981. ISBN 84-7046-248-2.
  • (Gaztelaniaz) López Gaseni, José Manuel: Historia de la literatura vasca. Acento argitaletxea, 2002. ISBN 84-483-0683-X.
  • 1 Euskara eta Literatura (Batxillergo)/ 2 Euskara eta Literatura (Batxillergo). Elkar ISBN 84-9783-171-3/84-9783-214-0
  • Axular Pedro Dagerre Azpilikueta Gero Egin Biblioteka
  • (Gaztelaniaz) Juan Juaristi, Literatura Vasca, Madril, Taurus, 1987
  • Juan Maria Lekuona "Ahozko literaturaren historia" Euskal Herria. Vol 1, San Sebastián, Jakin, 1984.
  • (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Larrañaga Odriozola, Carmen. Del bertsolarismo silenciado (Silenced bertsolaritza) Eusko Ikaskuntza.

Ikus, gainera

Kanpo loturak