Bernardo Estornes: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 80.24.211.114(r)en aldaketak ezabatu dira, Marklar2007(r)en azken bertsiora itzuliz.
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
ola soy un ijo de puta llamado eduardo vivo en azeta 665841235
| izena = Bernardo Estornes Lasa
| irudia =
| irudia =
| izen osoa = Bernardo Estornes Lasa
| izen osoa = Bernardo Estornes Lasa

17:38, 10 martxoa 2009ko berrikusketa

Bernardo Estornes Lasa
Datu pertsonalak
Izen osoa Bernardo Estornes Lasa
Jaio 1907ko maiatzaren 11
Izaba (Nafarroa)
Hil 1999ko abuztuaren 10a
Donostia (Gipuzkoa)

Bernardo Estornes Lasa (Izaba, Nafarroa, 1907ko maiatzaren 11 - Donostia, 1999ko abuztuaren 10a) euskal idazlea izan zen.

Halaber, Mariano eta Jose anai izan zituen. Marianorekin batera Auñamendi argitaletxea sortu zuen 1933an.

Biografia

Aita Bernardo Estornes Anaut eta ama Eleuteria Lasa Anaut zituen. Umetan Erronkariko ibarran bizi zen, non ama eta izekoek denda zuten.

1922an Zaragozara joan zen ikastera. Hantxe Mariano anaia eta izeko batekin bizi zen erronkaritar batek zuen ostatuan. Familiakoek 1924an heldu ziren Zaragozara, Izabako denda saldu eta Zaragozan beste bat erosi zutenean.

Zaragozan euskara ikasi eta Erronkariko ibarraren historia ikertu zuen. 1927an Erronkari liburua argitaratu eta Eusko Ikaskuntzako kide bihurtu zen.

Iruñean Arturo Campion ezagutu zuen. Orduko bere ideiak foruzaleak ziren, Gamazadak bultzatuta. 1929an merkataritza-peritu bihurtu eta Eusko Ikaskuntzarako lanean hasi zuen, laster Donostiako bulegoaren zuzendari izendatua.

Donostian merkataritza akademia sortu zuen, non ikasketak euskaraz egitea posible zela. Eusko Ikaskuntzaren Liburutegian Julio de Urquijori lagundu zuen Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) aldizkaria aurrera ateratzeko.

1930eko irailean Bergaran V. Eusko Ikaskuntzaren Batzarra parte hartu zuen. Lizarrako Estatutua sortzeko bileratan ere parte hartu zuen, orduan jeltzalea zelako.

Sortuberriak ziren ikastolentzako Sabin euskalduna liburua prestatu zuen, Agustin Zumalabek euskaratua. 1933an Historia del País Basco argitaratu zuen. Hori guztia egiteko, 1933 eta 1934 artean "Beñat Idaztiak" argitaletxea eta "Zabalkundea" bilduma sortu zituen.

1935 eta 1936 artean, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco entziklopediaren berdingidak eratu zuen.

Gerra Zibila hasi eta berehala, Donostian dago anaiekin. Bitartean, Izaba bere jaioterrian falangistak Estornes anaien bila zebiltzan. Donibane Lohizunera irailaren 8an itsasontziz alde egin baino lehen, Arturo Campion bisitatu zuen, honek hilzorian zegoela. Biarnoko lehengusinak anaiak Billèren babestu zituen, Pauetik gertu. Urte hartako neguan, Alfonso, Mariano eta Bernardo anaiak Lillen espetxeratuak izan ziren.

1938an egoera politikoa zela eta Europa utzi eta Amerikarantz ihes egitea erabaki zuen. 1939ko azaroaren 8an Pauen Ignacia Zubizarreta ezkondu eta Marseille aldera joan ziren abenduan. Hartatik Santiago de Chilera ailegatu ziren 1940ko urtarrilaren 4an. Hantxe Txileko presidentea zen eta euskal jatorria zuen Pedro Aguirreren laguntza izan zuen.

1940eko azaroan alaba bat izan zuen. Txilen bertan 1941ean "Batasuna" eta 1943ean "Euzkadi" aldizkariak argitaratu zituen. 1946an beira birziklatzeari ekin zion enpresa sortu zuen. 1952an Ekin argitaletxeak Estética vasca argitaratu zuen.

1958an familia eta Mariano Estornes anaia Donostiara itzuli ziren. Hantxe Auñamendi bilduma argitaratu zuen, hasieran eta 1962ra arte Itxaropena argitaletxearen laguntzaz.

1966an euskaltzain eta Buenos Airesko Instituto Americano de Estudios Vascos erakundearen kide bihurtu zen. Bere bizitzaren azken urteetan Auñamendi Entziklopedia lantzeari ekin zion.

1992an Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.

Lanak

Narrazioa

Poesia

Ikus, gainera

Kanpo loturak