Cirque du Soleil: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t robota Erantsia: ar:سيرك دو سولاي
41. lerroa: 41. lerroa:
[[Kategoria:Kanadako enpresak]]
[[Kategoria:Kanadako enpresak]]


[[ar:سيرك دو سولاي]]
[[ca:Cirque du Soleil]]
[[ca:Cirque du Soleil]]
[[cs:Cirque du Soleil]]
[[cs:Cirque du Soleil]]

08:47, 31 martxoa 2009ko berrikusketa

Dralion ikuskizuna Vienako emanaldian

Cirque du Soleil 1984an Quebecen Guy Laliberték eta Daniel Gauthierrek sortutako zirku konpania da. Mundu osoan ezaguna da bere ikuskizunengatik eta 125 miloi lagunek ikusi dute zuzenean.

Cirque du Soleil sortu zen urtean, 450 urte ospatu ziren Jacques Cartier Kanadara heldu zenetik. Zirkuko arauak berritzeko ideiarekin jaio zen. Bere lehen ikuskizuna "La Magie continue" izan zen eta Kanadatik itzuli bat egin zuten. 1987an Estatu Batuetara bidaiatu zuten eta 1990an Europara. Produkziorako historia bat kontatzen dute eta beldurra, fantasia, poza denboraren iragana edo Ekialde eta Mendebaldeko ohitura mistikoari buruz kontatzen dute. Bi urte hasi zirenetik Ontario eta Vancouverretik bira bat egin zuten, eta hurrengo urtean Kaliforniara joan ziren. Hemen lortutako arrakastagatik Estatu Batuetatik zehar bira bat egiten dute. Gaur egun Amerika, Europa eta Japoniatik bidaiatzen dute. 2002an Hego Amerikara joan ziren eta Mexikon izan ziren. 2006an Txilera eta gero Argentinara. "Delirium" ikuskizuna Monterreyn, "Quidam" Monterreyn eta Mexiko Hirian, "Alegría" Brasilen zehar, Buenos Aires eta Santiagon, eta 2008an "Delirium" eta "Varekai" ikuskizunak Espainian egongo dira.

100 sari baino gehiago lortu ditu Cirque du Soleil konpainiak. Munduan zehar 13 ikuskizun batera ditu. Hilero casting-ak antolatzen dituzte munduko ikuskizun onena emateko. 40 herrik eta 25 hizkuntzek osatzen dute zirkua. Ingelesez edo frantsesez hitz egin dezakete denon artean ulertzeko. 3000 langile dituzte munduan zehar.

Ikuskizunak

  • Alegría(1994)
  • Quidam (1996)
  • Dralion (1998)
  • Varekai (2000)
  • Corteo (2005)
  • Koozå (2007)

Harean egindako ikuskizunak

  • Delirium (2006)
  • Saltimbanco (2007)

Ikuskizun iraunkorrak

  • Mystère (Las Vegas) (1993), Hotel Treasure Island
  • Ô (Las Vegas) (1998), Hotel Bellagio
  • La Nouba (Orlando)(2000), World Disney
  • Zumanity (Las Vegas)(2000), Hotel New York New York
  • KÂ (Las Vegas)(2005), hotel MGM Grand
  • LOVE The Beatles (Las Vegas)(2006), hotel The Mirage

Egindako ikuskizunak

  • Le Grand Tour
  • Cirque du Soleil
  • La magie Continue
  • Le cirque reinventé
  • Nouvelle Experience
  • Fascination (Asian bakarrik)
  • Saltimbanco

Kanpo loturak

  • (Frantsesez) [1]