Crohn gaitza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ar:داء كرون
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa: 1. lerroa:
{{ohar medikoa}}
{{ohar medikoa}}


[[Irudi:Patterns of CD.svg|thumb|right|Crohnek hesteetan eragiteko hiru mota nagusiak.]]
[[Fitxategi:Patterns of CD.svg|thumb|right|Crohnek hesteetan eragiteko hiru mota nagusiak.]]


'''Crohn gaitza''' edo ''azkenburuko ileitis'' izenarekin ere ezagutzen dena, gaitz kronikoa da, [[hesteetako hanturazko gaixotasuna]] ostatzen duena [[ultzeradun kolitis]]arekin batera.
'''Crohn gaitza''' edo ''azkenburuko ileitis'' izenarekin ere ezagutzen dena, gaitz kronikoa da, [[hesteetako hanturazko gaixotasuna]] ostatzen duena [[ultzeradun kolitis]]arekin batera.

00:53, 9 apirila 2009ko berrikusketa

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Crohnek hesteetan eragiteko hiru mota nagusiak.

Crohn gaitza edo azkenburuko ileitis izenarekin ere ezagutzen dena, gaitz kronikoa da, hesteetako hanturazko gaixotasuna ostatzen duena ultzeradun kolitisarekin batera.

Gaixoaren sistema immunologikoak gaixoaren beraren hesteari eraso egiten dio, eta horren ondorioz, hestea handitu egiten da. Handitu hori normalean ileon aldean gertatzen da, heste meharraren azken zatian, eta hortik datorkio bere bigarren izena. Hala ere, gaitza digestio-hodiaren edozein aldetan ager daiteke.

Historia

Gaixotasuna Giovanni Battista Morgagnik (1682-1771) deskribatu zuen lehenengo aldiz. Harez geroztik beste mediku batzuek ere aztertu zuten gaitza: John Berg-ek 1898an, eta Antoni Lesniowski zirujau poloniarrak ere bai, 1904an. 1932an ere, Burrill Bernard Crohn doktoreak eman zuen gaixotasunaren berri, eta hari zor zaio gaitzaren izenik ezagunena.

Jatorria

Eritasunaren arrazoi zehatza ezezaguna da oraindik. Hala ere, ezagun da genetikak baduela zerikusirik (arbaso juduak dituzten pertsonen artean sarriago agertzen da gaitza), bai eta ingurumenak ere (tabakoa eta ahotiko antisorgailuak, batik bat). Badira gaixotasuna 16. kromosomaren gen batekin erlazionatu duten ikerketak.

Anatomia patologikoa

Digestio-aparatuaren edozein zati kaltetu daiteke, ahotik hasi eta uzkiraino, arruntena amaierako ileona, kolona edo biak mintzea delarik. Transmurala eta etena da, hau da, hestearen horma osoa hartzen du eta zati gaixoak zati osasuntsuekin tartekatzen dira.

Makroskopikoki ultzera aftoso, granuloma, fistula eta artekak nabarmentzen dira, hesteek pareta harriztatu itxura hartzen dutelarik.

Sintomak eta zeinuak

Zeinurik esanguratsuenak sukarra, sabelmina, beherakoa (askotan odolik gabe), nekea, pisu galera, ukigarria den masa, uzki-arteka eta fistulak dira. Hazkuntzaren atzerapena umeengan, ileitis akutua (apendizitisa dirudi) eta abszesuak ere ikus daitezke. Gaixotasunaren bilakaera hiru patroi nagusitan bana daiteke: 1) hanturazkoa, 2) estenosatzailea eta 3) fistulizatzailea.

Konplikazioak

Konplikazio ohikoenak heste-butxadura (edema edo fibrosiagatik), uzki inguruko lesioak, fistula eta abszesuak dira.

Fistula mota desberdinak daude: heste-hestea, heste-gernu-maskuria, heste-bagina, heste-larruazale, heste-ehun bigunetara; askotan abszesuak sortzen direlarik. Ultzeradun kolitisean ez bezala heste-zulaketa eta megakolon toxikoa oso arraroak dira.

Bestela behazun-gatzen xurgapen txarrak kolesterolez osaturiko behazun harriak edota oxalatozko giltzurrun-harriak sor ditzake.

Beste konplikazio batzuk hesteetako gaixotasun gaiztoak eta amiloidosia lirateke. Crohn-en gaixotasuna duten pertsonek minbizia pairatzeko arrisku handiagoa dute pertsona osasuntsuek baino. Arrisku faktoreak ultzeradun kolitis-erako berberak dira, fistula eta ebakuntzekin batera.

Digestio-aparatuaz kanpoko klinika

Digestio-aparatuan gertatzen denaz gain hesteetako hanturazko gaixotasunak gorputzeko beste zenbait aparatu eta atal ere kaltetu ditzake:

1.- Artikulazioak: artritis periferikoa, giltzadura handiak kaltetzen ditu (belaunak, orpoak). Hesteetako gaixotasunaren agerraldiekin batera gertatzen da eta normalean hesteetako sintomak giltzaduretakoen aurretik doaz. Ultzeradun kolitisean baino sarriagotan ikus daiteke, digestio-aparatuaz kanpoko konplikazio arruntena izanik. Espondilitis ankilosatzaile eta sakroileitis-ak aldiz ez daukate zertan hesteetako gaixotasunarekin batera joan.

2.- Larruazala: eritema nudoso-a larruazaleko agerpen ohikoena da. Crohn-en gaixotasunean eta emakumeengan arruntagoa da eta hesteetako gaixotasunarekin batera agertzen da. Beste konplikazio batzuk: ultzera aftosoak, gangrenadun pioderma eta larruazaleko Crohn-en gaixotasuna.

3.- Begiak: epieskleritis-a, iritis-a eta ubeitis-a.

4.- Gibela: gibeleko esteatosia, gibel barneko kolangitis esklerosatzailea, lehen mailako kolangitis esklerosatzailea, kolangiokartzinoma eta hepatitis kronikoa.

5.- Beste batzuk: anemia hemolitiko autoinmunea, flebitisa eta biriketako enbolia, gaixotasunak sortzen duen hiperkoagulabilitate egoeragatik.

Diagnostikoa

  • Proba analitikoak: leukozitosia, aldi akutuko erreaktanteen igoera, plaketen igoera eta hemoglobinaren jaitsiera aurki ditzakegu besteak beste.
  • Bariodun erradiologia gaixotasunaren hedadura eta honekin agertzen diren lesioak definitzeko oso lagungarria da. Hala ere bere erabilera kontraindikatuta legoke aldi akutu eta megakolon toxikoan.

Diagnostiko bereizlea

Gaixotasun honen diagnostikoa egin baino lehenago beste gaixotasun batzuk baztertu beharko ditugu:

  • Ondesteko odoljarioak sor ditzaketen hainbat gaixotasun: odoluzkiak (hemorroideak), minbizia, polipo eta dibertikuluak, angiodisplasia.
  • Kolitis akutu kutsagarria: Salmonella, Shigella, Campylobacter, Yersinia, Plesiomanas shigelloides, Aeromonas hydrophilia, E. Coli 0157:H7, Clostriduim difficile (pseudomintzezko kolitis-a), gonokozia, tuberkulosia, amebiasis, zitomegalobirisa.
  • Kolitis iskemikoa.
  • Heste suminkorraren sindromea.

Tratamendua

  • Oinarrizko tratamendua: gaixotasuna arina denean beherakoaren kontrako farmakoekin nahikoa da (difenoxilatoa, atropina eta loperamida). Kasu larrienetan aldiz baraua, zain-barnetiko kortikoideak, hidratazioa eta transfusioak beharrezkoak dira. Mantenu parenterala, Crohn-en gaixotasunean lehen mailako tratamendu gisa eraginkorra da baina ahotiko elikadura berriz ere sartzen denean berrerortze ugari gertatzen dira eta ez du inoiz tratamendu farmakologikoa ordezkatu behar. Beste alde batetik guztiz garrantzitsua da indarge dagoen gaixoa ebakuntza aurretik ondo prestatzea eta baita ere laguntza psikologikoa ematea.
  • Sulfasalazina eta aminosalizilatoak: Sulfasalazinaren osagai aktiboa azido 5- aminosalizilikoa da (5-ASA) eta sulfapiridina izeneko garraiatzaile bati loturik dago. Ikusi da alde batetik larritasun arin eta ertaineko koloneko gaixotasunean eraginkorra dela eta bestetik ultzeradun kolitis-aren gutxitzeak mantentzeko ere erabil daitekeela. Farmako honek toxikotasuna sulfapiridinari zor dio. Dosi menpekorrak diren 2. mailako ondorioak: goragalea, buruko mina eta gutxiagotan anemia hemolitikoa dira eta dosia gutxiagotzean hobetzen dira. Idiosinkrasiagatiko ondorioak sukarra, exantema, neutropenia, pankreatitis-a eta hepatitis-a dira, besteak beste. Aminosalizilato berriak sulfasalazina bezain eraginkorrak dira baina toxikotasun txikiagoarekin.
  • Glukokortikoideak: Gaixotasun larrian eta ileon eta kolona hartzen dituen Crohn-en gaixotasunean erabilgarriak dira. Epe luzera dituzten ondorioek erabilpen kronikoa zailtzen dute.
  • Immunogutxitzaileak: azatioprina eta 6-merkaptopurina dira. Kortikoide dosiak gutxitzeko eta fistuladun edota erantzuten ez duen Crohn-en gaixotasunean erabiltzen da (batzuetan 2-6 hilabete behar izaten dira emaitzak ikusteko). Toxikotasunari dagokionez pankreatitis-a, inmunoeskasia eta kartzinogenesia sor ditzake. Haurdunaldian ezin dira erabili.
  • Metronidazol-a: Koloneko gaixotasuna eta erantzuten ez duen uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean eraginkorra izan daiteke. 2. mailako ondorioak neuropatia periferikoa, metal-zaporea eta kartzinogenesia dira. Haurdunaldian ekidin behar da. Beste antibiotiko batzuk, adibidez, ziprofloxazinoa; ileon eta uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean erabilgarria izan daitezke. Abszesu eta kolitis fulminantean espektru zabaleko zain-barnetiko antibiotikoak eman behar dira.
  • Kirurgia: Ultzeradun kolitisak bestelako tratamenduei erantzuten ez dionean, megakolon toxikoa 24-48 ordutan farmako bidezko tratamenduarekin hobetzen ez denean eta minbizia edo displasia dagoenean kolon osoa kentzea sendagarria da. Crohn-en gaixotasunean heste zati bat kentzen da behin-betiko butxadura, abszesu edo fistulek bestelako tratamenduari erantzuten ez diotenean. Kasu honetan ebakuntza ez litzateke sendagarria izango.

Ikus, gainera