Esterilizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Irudi:Autoclave(1).JPG|right|thumb|Autoklabea, esterilizatzeko tresna]]
[[Fitxategi:Autoclave(1).JPG|right|thumb|Autoklabea, esterilizatzeko tresna]]
'''Esterilizazioa''' eragile fisiko edo kimikoen bitartez produktu baten [[mikroorganismo]] guztien suntsiketa prozesua da. [[Desinfekzio]]arekin alderatuta, esterilizazioa askoz erangikorragoa da, [[mikrobio]] guztiak akabatzen baititu; desinfekzioak, berriz, mikrobio patogenoak besterik ez ditu deuseztatzen.
'''Esterilizazioa''' eragile fisiko edo kimikoen bitartez produktu baten [[mikroorganismo]] guztien suntsiketa prozesua da. [[Desinfekzio]]arekin alderatuta, esterilizazioa askoz erangikorragoa da, [[mikrobio]] guztiak akabatzen baititu; desinfekzioak, berriz, mikrobio patogenoak besterik ez ditu deuseztatzen.



02:58, 9 apirila 2009ko berrikusketa

Autoklabea, esterilizatzeko tresna

Esterilizazioa eragile fisiko edo kimikoen bitartez produktu baten mikroorganismo guztien suntsiketa prozesua da. Desinfekzioarekin alderatuta, esterilizazioa askoz erangikorragoa da, mikrobio guztiak akabatzen baititu; desinfekzioak, berriz, mikrobio patogenoak besterik ez ditu deuseztatzen.

Esterilizazioa beharrezkoa da giza jardueraren hainbat arlotan: osasun mailan, adibidez, funtsezkoa da klinika eta ospitaleetan, barneko gaixoen artean gaitz infekziosoak saihesteko. Zenbait laborategitan ere ahalik eta esterilitate gehienarekin lan egin behar da, kutsadura mikrobiologikoek emaitzak alda ez ditzaten. Gauza bera gertatzen da janari industria askotan.

Esterilizazioa agente fisiko ala kimikoen bitartez gauzatu daiteke.

  • Agente fisikoen artean, beroa da erabilienetariko bat: bero lehorra (labeetan) zein bero hezea (autoklabeetan) erabili ohi da. Beroak mikrobioen egitura zelularra desegiten du, baita erresistentzia formak ere (esporak). Erradiazioak (ultramorea, ionizatzailea...), iragazketa eta ultrasoinuak esterilizazio prozesuetan jarduten duten beste eragile fisikoak dira.
  • Eragile kimikoen artean aipagarriak dira fenolak, alkoholak, metal halogenoak (fluorra, kloroa, bromoa eta iodoa), metal astunak (merkurio, zilarra...) eta gas mikrobizidak (etileno oxidoa, esate baterako).

Ikus, gainera