Ur: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: my:ရေ
t Robot: Cambios triviales
5. lerroa: 5. lerroa:
|- colspan=2 align=center
|- colspan=2 align=center
| Diagrama
| Diagrama
| [[Irudi:Water-2D-labelled.png|150px|Ur molekula]][[Irudi:Water molecule 3D.svg|60px]]
| [[Fitxategi:Water-2D-labelled.png|150px|Ur molekula]][[Fitxategi:Water molecule 3D.svg|60px]]
|-
|-
! colspan="2" align=center bgcolor="#FFDEAD" |
! colspan="2" align=center bgcolor="#FFDEAD" |
84. lerroa: 84. lerroa:
'''Ura''' gai elkartua da, [[oxigeno]] [[atomo]] bat eta bi [[hidrogeno]] atomoz osatua ( H<sub>2</sub>O ). Giro tenperaturan [[likido]]a da, usaigabea, zaporegabea eta koloregabea. Nahitaezkoa uste da bizitzarako, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den izakirik. [[Lur]]rean nahiko ugaria den gai elkartua da, leku eta itxura desberdinetan ageri delarik: [[ozeano]] eta [[polo|plaka polarretan]] nagusiki baina baita [[hodei]], [[ibai]], [[laku]] eta bestelakoetan ere. Urak lurrazalaren %75 estaltzen du. Ur honen %97,2 gazia da eta %2,8 geza, eta ur geza honen %1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.
'''Ura''' gai elkartua da, [[oxigeno]] [[atomo]] bat eta bi [[hidrogeno]] atomoz osatua ( H<sub>2</sub>O ). Giro tenperaturan [[likido]]a da, usaigabea, zaporegabea eta koloregabea. Nahitaezkoa uste da bizitzarako, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den izakirik. [[Lur]]rean nahiko ugaria den gai elkartua da, leku eta itxura desberdinetan ageri delarik: [[ozeano]] eta [[polo|plaka polarretan]] nagusiki baina baita [[hodei]], [[ibai]], [[laku]] eta bestelakoetan ere. Urak lurrazalaren %75 estaltzen du. Ur honen %97,2 gazia da eta %2,8 geza, eta ur geza honen %1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.


[[Irudi:Water droplet blue bg05.jpg|thumb|left|250px|Ur tanta baten talka]]
[[Fitxategi:Water droplet blue bg05.jpg|thumb|left|250px|Ur tanta baten talka]]
Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki daitekeen gai bakarra da. Urak ez dauka ez zapore, ez kolore, ezta usainik ere. Kimikoki aratza den urak ''ur distilatu'' izena hartzen du eta ez du inolako gairik bere barnean disolbatuta, H<sub>2</sub>O bakarrik.
Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki daitekeen gai bakarra da. Urak ez dauka ez zapore, ez kolore, ezta usainik ere. Kimikoki aratza den urak ''ur distilatu'' izena hartzen du eta ez du inolako gairik bere barnean disolbatuta, H<sub>2</sub>O bakarrik.


151. lerroa: 151. lerroa:
== Organismoentzako propietate garrantzitsuak ==
== Organismoentzako propietate garrantzitsuak ==


[[Irudi:Blue Linckia Starfish.JPG|thumb|200px|[[Koralezko uharri]]ak [[Australia]]ko uretan, [[Koralezko Barrera Handia]]n]]
[[Fitxategi:Blue Linckia Starfish.JPG|thumb|200px|[[Koralezko uharri]]ak [[Australia]]ko uretan, [[Koralezko Barrera Handia]]n]]
Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu: disolbatzaile ona da eta gainazaleko tentsio handia dauka. Uraren dentsitate maximoa 3,98º C-tan ematen da, eta jaitsi egiten da ura berotu edo hoztu ahala. Ura solidotzean molekulek [[erle]]-panel antzeko bat eratzen dutelako dentsitatea txikiagotuz.
Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu: disolbatzaile ona da eta gainazaleko tentsio handia dauka. Uraren dentsitate maximoa 3,98º C-tan ematen da, eta jaitsi egiten da ura berotu edo hoztu ahala. Ura solidotzean molekulek [[erle]]-panel antzeko bat eratzen dutelako dentsitatea txikiagotuz.



15:17, 9 apirila 2009ko berrikusketa

Artikulu hau Urari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ur (argipena)».
Propietateak
Diagrama Ur molekula

Orokorrak

Izena Ur
Formula kimikoa H2O
Kolorea Likido Koloregabe

Fisikoak

Masa molekularra 18,01528 uma
Urtze puntua 273,15 K (0 °C)
Irakite puntua 373,15 K (100 °C)
Tenperatura Kritikoa 674 K
Presio Kritikoa 22,1x10^6?? Pa
Dentsitatea 1,0 ×103 kg/m3

Termokimika

ΔfH0gas -241,83 kJ/mol
ΔfH0likido -285,83 kJ/mol
ΔfH0solido -291,83 kJ/mol
S0gas, 1 bar 188,84 J·mol-1·K-1
S0líquido, 1 bar 69,95 J·mol-1·K-1
S0sólido 41 J·mol-1·K-1

Arriskuak

Irenstea Beharrezkoa da bizitzarako; gehiegi edatea buruko mina eta karrandak eragin ditzake. Desegokia atletentzat.
Inhalazioa Ez da toxikoa. Birikak mindu ditzake. Ur arnasestu ito du izena.
Larruazala Urperaldi luzeak ezkatatzea eragin dezake.
Begiak Ez da arriskutsua begientzat.

Ura gai elkartua da, oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomoz osatua ( H2O ). Giro tenperaturan likidoa da, usaigabea, zaporegabea eta koloregabea. Nahitaezkoa uste da bizitzarako, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den izakirik. Lurrean nahiko ugaria den gai elkartua da, leku eta itxura desberdinetan ageri delarik: ozeano eta plaka polarretan nagusiki baina baita hodei, ibai, laku eta bestelakoetan ere. Urak lurrazalaren %75 estaltzen du. Ur honen %97,2 gazia da eta %2,8 geza, eta ur geza honen %1 baino ez dago egoera likidoan, gainerakoa poloetan izoztuta baitago.

Ur tanta baten talka

Ura da baldintza naturaletan hiru egoera fisikoetan (solido, likido edo gas egoeran) aurki daitekeen gai bakarra da. Urak ez dauka ez zapore, ez kolore, ezta usainik ere. Kimikoki aratza den urak ur distilatu izena hartzen du eta ez du inolako gairik bere barnean disolbatuta, H2O bakarrik.

Uraren irakite tenperatura 100ºC-koa da itsas mailan eta izozte tenperatura 0º C-koa. Uraren gehienezko dentsitatea 1g/ml da, hau 4ºC-tan lortzen delarik. Solido egoeran dentsitatea txikiagoa da, 0,917g/ml.

Uraren bero espezifikoa 1cal/ºC.g da. Disolbatzaile unibertsala dela esaten da, molekula polarra izanik, substantzia gehien disolbatzen dituen substantzia delako. Ur molekulak hidrogeno zubi izeneko lotura batzuen bitartez elkartzen dira. Ura bi polo dituen molekula da. Hidrogeno bien arteko lotura 104,45º koa da. Gainera urak termoerregulatzaile lana egiten du.

Propietateak

Hauek dira uraren propietate fisiko garrantzitsuenak:

Uraren propietate fisikoak

Hauek dira uraren propietate fisiko garrantzitsuenak:

  • Uraren irakite tenperatura 373ºK (100ºC) da itsas mailan.
  • Fusio tenperatura 273ºK (0ºC) da itsas mailan.
  • Ur aratza ez da elektrizitatearen eroalea. (ur aratza = ur distilatua: gatz mineralik ez duena)
  • Zapore, usain eta kolore gabea da. Propietate hauek organoleptikoak dira, hau da gizakiaren zentzuen bidez antzematen direnak.
  • Naturan hiru egoeretan ageri da: solido (gotor), likido (isurkari) eta gas (laspel) egoeretan.
  • Dentsitatea 1g/cm3 da.
  • Bi menisko mota eratzen ditu: ahurra eta ganbila.
  • Gainazaleko tentsioa dauka: uraren gainazala elastikoa da eta apurtzeko erresistentzia ere badauka. Honi esker dentsitate txikiko gauzakiak uraren gainazalean gelditzen dira.
  • Kapilaritatea dauka, hau da, hodi polarretan gora edo behera egiteko gaitasuna.
  • Gaitasun kalorifikoa beste likido batzuena baino altuagoa da.

Disolbatzailea

Ura da substantzia gehien disolbatzen dituen elementua, horregatik esaten da ura disolbatzaile unibertsala dela. Ezaugarri hau da seguraski bizitzarako garrantzitsuena, berari esker talde polarrak edo karga ionikoak (karga + eta – dituzten alkohol, R-OH taldedun azukre, aminoazido edo proteinak) dituzten substantziekin hidrogeno lotura egonkorrak eratzen dituelako urak.

Urak gatzak ere disoziatu ditzake disoluzio ionikoak eratuz. Azken hauen kasuan uraren dipoloek gatzetako ioiak erakartzen dituzte. Urak ioi hauek inguratzen ditu ioi hidratatuak eratuz.

Disolbatzeko ahalmena bi funtzio hauen erantzule da:

  • Erreakzio metabolikoak (zeluletan gertatzen direnak) ingurune honetan gertatzen dira.
  • Ura substantzia garraiatzaile garrantzitsuenetariko bat da.

Koesio indar handia

Hidrogeno loturak oso indartsu eta egonkorrak dira, hauek ura konprimaezina den likido bat bihurtzen dute. Konprimaezina izatean hezurdura hidrostatiko bezala egin dezake intsektu batzuetan, uraren indarrari esker arrokak zulatzen dituzten intsektuetan gertatzen den bezala.

Kapilaritate indar handia

Kapilaritatea ere uraren eta beste substantzia batzuen artean eratzen diren hidrogeno zubien ondorioa da. Ile bat urez beteriko ontzi batean sartzen bada, urak ilean gorantz egiten du, ontzian duen maila baino goragoa lortu arte, ileak uretan egiten duen presioa berdinduz. Fenomeno honek landareek gatz mineralak eta ura sustraietatik hostoetaraino garraiatzeko duen gaitasunarekin zerikusia du.

Bero espezifiko handia

Bero espezifikoak ere molekulen artean eratzen diren hidrogeno zubiekin zerikusia du. Urak bero kantitate handia jaso behar du hidrogeno lotura hauek apurtzeko, beraz tenperatura oso astiro igotzen edo jaisten da. Honek zitoplasma urtsua tenperatura aldaketetatik babesten du, termoerregulatzaile gisa tenperatura konstante mantenduz.

Lurrunketa tenperatura handian

Aurreko azalpen berak balio du, uraren hidrogeno loturaren ondorio delako propietate hau. Ura lurrundu ahal izateko, lehenik hidrogeno zubiak apurtu behar dira eta gero molekulei lurrundu ahal izateko behar duten energia zinetikoa eman behar zaie, beraz energia ugari behar da ura lurruntzeko. Baldintza normaletan ur gramo bat lurruntzeko 540 kaloria behar dira 20º C-tan.

Uraren zikloa

Urak forma desberdinak hartzen ditu naturan: hodeiak zeruan, itsasoak, izozguneak mendialdean eta poloetan eta akuiferoak lur azpian, beste askoren artean. Lurrunketa, prezipitazio eta jariakortasunari esker ura etengabe dago mugitzen, ziklo bat burutuz etengabe, uraren zikloa.

Prezipitazioek, nekazaritzan eta orokorrean gizakiarentzat duten garrantzia kontutan hartuta, izen desberdinak hartzen ditu itxuraren arabera. Euria da orokorrean baina elurra, kazkabarra, ihintza… Ur tantek argi izpiak errefrakta ditzakete ortzadar izeneko gama koloretsua eratuz.

Uraren jariakortasuna ere garrantzitsua da, erreka eta ibaiei esker nekazaritza garatu delako. Ibai eta itsasoak bidaiatzeko eta garraiorako bide garrantzitsuak dira. Aldi berean erosioak ere garrantzia handia izan du, ibai haranak eratuz nekazaritzarako lur emankorrak lortzen dira eta baita biziguneak altxatzeko leku lauak.

Ura lur azpian ere sar daiteke akuifero edo lurpeko urak eratuz. Hemengo ura lurrazalera aterako da gero putzu artifizialen edo iturri naturalen bitartez edo azpian tenperatura altuak egon ezkero geiser eran.

Urak substantzia ugari eduki ditzake disolbatuta, beraz, gizakiak uraren edangarritasuna ezagutzeko zentzuak garatu ditu eta horregatik dugu nahiago iturburuetako ura, itsasokoa edo lakuetakoa baino.

Organismoentzako propietate garrantzitsuak

Koralezko uharriak Australiako uretan, Koralezko Barrera Handian

Urak bizitzarentzat ezinbestekoak diren propietateak ditu: disolbatzaile ona da eta gainazaleko tentsio handia dauka. Uraren dentsitate maximoa 3,98º C-tan ematen da, eta jaitsi egiten da ura berotu edo hoztu ahala. Ura solidotzean molekulek erle-panel antzeko bat eratzen dutelako dentsitatea txikiagotuz.

Atmosferan ur molekula hauetako bakoitzak, berotegi efektuaren eragile diren izpi infragorri kaltegarriak xurgatzen ditu. Uraren bero espezifiko handiari esker, ozeanoetako urak, klima globalaren erregulatzaile gisa jokatzen du.

Ura disolbatzaile ona da, eta metabolismoaren konplexutasunean parte hartzen du, azukre eta gatzak erraz disolbatu eta erreakzio kimikoak bultzatuz. Olioak edo beste substantzia hidrofobiko batzuk ordea ez dira disolbatzen uretan, eta lipido eta proteinaz osaturiko zelula mintzek kontrolatzen dituzte erreakzio kimikoak. Uraren gainazaleko tentsioari esker gertatzen da hau nagusiki.

Ur-tantak egonkorrak dira, gainazaleko tentsioari esker; beira bezalako gainazal ez-disolbagarri batetan ur-tantak botatzen baditugu konpaktatuta gelditzen dira, ez dira sakabanatzen. Propietate honek garrantzi handia dauka landareen transpirazioan.

Uraren egoera solidoak, izotzak, likidoan flotatzea ere propietate garrantzitsua da. Hau posible izango da, hidrogenoak tenperatura txikietan eratzen dituen geometria indartsuei esker. Uraren dentsitate maximoa 3,98º C-tan ematen dela kontutan izanik, lakuetan ematen den fenomeno berezi bat ulertuko dugu. Mendialdeko laku batetan ura 3,98º C-tara heltzean, hondoratu egiten da eta gainerako ura gorantz doa. Horrela nahiz eta laku batetan gaineko geruza izoztuta egon, propietate honi esker lakuren hondoko lurra termikoki babestuta egongo da.

Bizitza uraren propietate berezi hauei esker garatu da Lurrean, uraren egoera solido, likido eta gaseosoa izan faktore garrantzitsuak izan dira, bizitza zabaldu eta mantentzeko momentuan.

Uraren kutsadura

Sakontzeko, irakurri: «Uraren kutsadura»

Uraren egoera naturala prozesu naturalen bitartez alda daiteke. Adibidez, azpian dituen lur edo arroken, intsektuen edo animalien hondakinen eraginez. Artifizialki, hau da, gizakiaren eraginez ere alda daiteke uraren egoera. Adibidez, meategietako aktibitateak uraren azidotasuna (pH) edo gazitasuna alda dezake. Urak mantenugai gehiegi izatea ere arriskutsua izan daiteke alga gehiegi hazi daitezkeelako eguzkiaren argia pasatzea ekidinez eta ondorioz arrainak hiltzen dira.

Prozesu hauetaz aparte badaude ura kutsatzen duten substantzia toxikoak. Beruna eta kadmioa bezalako metal astunak biometaketa sortzen dute eta gizakien hondakinek ur beltza delakoa eratzen dute.

Uraren tratamendua

Ur araztegietan ura arazteko prozesuan kaltzio hidroxidoa eta aluminio sulfatoa gehitzen zaio urari (koagulatzaileak) eta hauek uretan igeri dagoen aluminio hidroxidoa eratzen dute, maluta izenaz ezaguna. Prozesu honek malutapen izena hartzen du.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ura

Txantiloi:NA lotura