Birus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
154. lerroa: 154. lerroa:
[[mr:विषाणू]]
[[mr:विषाणू]]
[[ms:Virus]]
[[ms:Virus]]
[[my:ဗိုင်းရပ်စ်]]
[[nl:Virus (biologie)]]
[[nl:Virus (biologie)]]
[[nn:Virus]]
[[nn:Virus]]

23:53, 18 apirila 2009ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Birusa
Herpes simplex birusa (HSV-1)
Herpes simplex birusa (HSV-1)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Birus
Taldeak

I: kbADN birusak
II: kaADN birusak
III: kbARN birusak
IV: (+)kaARN birusak
V: (-)kaARN birusak
VI: kaARN-AT birusak
VII: kbARN-AT birusak

Birusak (latinezko virus hitzetik eratorria, toxina edo pozoi esan nahi duena) mikrobio mota bat dira. Patogeno izan daitezke.

Beren egituran proteinazko kapside batek azido nukleikoa biltzen du, hau DNA edo RNA izan daitekeelarik. Egitura hau bere baitan proteina desberdinak izan ditzakeen geruza lipidiko batez inguratuta egon daiteke, birusaren izaeraren arabera.

Birusek ez dute beren kabuz ugaltzeko gaitasunik eta zelula bizidunak inbaditzen dituzte. Beren makinaria metabolikoa erabiltzen dute bere material genetikoa erreplikatu ahal izateko, honela jatorrizko birusaren kopia asko sortuaz. Prozesu honetan datza birusen gaitasun suntsitzaileak, zelula inbadituari suntsitu arte kalte egin baitiezaioke. Birusek, zelula eukarioto nahiz prokariotoak eraso ditzake, azken kasu honetan bakteriofago edo fago izena hartzen dutelarik. Badirudi zantzu batzuek birusak infekta ditzeketen birusak (biroide izenekoak) existitzen direla frogatzen dutela. Birus batzuek ez ohiko entzimak behar izaten dituzte eta beren baitan eramaten dituzte.

Birusek eragindako gaixotasunen larritasuna asko aldatzen da mikrobioaren arabera: hotzeri arruntetik GIB birusak eragiten duen HIESeraino.

Ezaugarriak

Birusek eztute organulurik eta ezta autonomia metabolikorik ere, beraz, eztira zelulatzat hartzen. Beren bizi zikloak bi fase ditu: Bata extrazelularra (zelulatik kanpokoa) eta metabolikoki inertea, eta bestea intrazelularra, ugalketa ematen denekoa. Birusak definitzen dituzten ezaugarriak hiru dira: beren tamaina, kristalizagarritasuna, eta parasito intrazelular izaera. Hiru ezaugarri hauek birusak bizia eta bizirik ezaren arteko mugan ezartzen ditu.

Tamaina

Birusen tamaina 24 nanometrotik hasi (ahoeriaren birusa) eta 300 nanometroetarainokoa izan daiteke (poxbirusena).

Hain izaki txikiak izateagatik, beren aurkikuntza oso berandu gertatu zen. Birusen existentziaz dagoen lehen erreferentzia Dimitri Ivanovski errusiar botanikoak eginikoa da. Ikertzaile hau, tabakoaren mosaiko izeneko gaixotasun eragilearen bila zebilen eta zera ondorioztatu zuen, bakterioak baino toxina edo organismo txikiago bat izango zela eragile hori, bakterioak atxiki zitzaketen iragazkiak iragan baitzitzazkeen. Eragile patogeno hauei, birus iragazkarri deitu zien.

1897an Martinus Beijerink holandar mikrobiologoak Ivanovskik eginiko saiakeren antzekoak egin zituen, eta toxinen ideia alboratu zuen, gaixotasunaren eragileak ugaltzeko ahalmena zuela ikusi baitzuen, landare batetik bestera bere ahalmen infekziosoa mantentzen zuelako, bere ahalmen patogenoa murriztu gabe. Handik gutxira Frederick Loeffer eta Paul Frosch mikrobiologo alemaniarrek, ganaduaren ahoeria birus iragazkarri batek sortzen zuela ikusi zuten.

30. hamarkadan, poro txikiagoko iragazkiak erabiliaz, birus kantitate haundiak lortzea ahalbideratzen duen in vitro hazkuntza zelular teknikekin, ultrazentrifugazioarekin eta azkenik mikroskopio elektronikoa eta X izpien difrakzioaz, virusak ikustea lortu zen.

Kristalizagarritasuna

1935an W. Stanleyk frogatu bezala, birusak kristalizagarriak dira. Partikula birikoek forma geometriko doiak dituzte eta beren artean berdin-berdinak dira, beste organulu, organismo eta zelulak ez bezala. Bolumen eta forma berdinekoak izanik, partikula birikoek pauta tridimentsional erregularretan ordenatzeko joera dute, kristalizatzekoa alegia.

Nahitaezko parasito intrazelularrak

Zelulen derrigorrezko parasitoak dira eta ostalaritik kanpo inerteak. Halere, birusek 40 bat egunetan iraun dezakete ostalariren batean ugaldu gabe. Birus barneko azido nukleikoa erreplikatu eta birus berriak sor daitezen, ezinbestekoa da zelula bizi bat inbaditu (ostalaria), eta bere egitura eta entzimak erabiltzea, horrela, birusak ondorengoak izan ditzan. Ondorioz, birus asko eta asko patogenoak dira, bakterio, landare eta animalietan gaixotasunak eragiten dituztelako.

Egitura

Birus partikula oso batek, birioi izena hartzen du. Azido nukleiko bat dauka, kapside izeneko proteinazko babes geruza batez inguratuta. Batzuek, lipidoz osatutako bilkina izan dezakete, ostalariaren mintz zelularretik eratorritakoa. Kapsidea birusaren genomak kodetutako proteinez egiten da eta bere formak, birusak morfologikoki eta antigenikoki bereizteko balio du. Kapsomero izeneko subunitatez osatuta dago kapsidea. Hauek proteina globularrak izaten dira eta batzuetan zati gluzidiko bat izaten dute lotuta. Kapsomeroak beren artean elkartzen dira, kapsideari forma geometriko bat emanez.

Birus konplexuek proteina berezi batzuek sor ditzakete, kapsidea osatzen lagun dezaketenak.

Orokorrean birusen artean hiru mota morfologiko daude kapsidearen itxuraren arabera:

Birus helikoidalak
Kapside helikoidalaren diagrama
Kapside helikoidala subunitate mota bakar batez osatua dago. Subunitateak ardatz zentral batera lotzen dira barnean hutsunea duen egitura helikoidala osatuaz. Honela, harizpi itxurako birioiak osatzen dira zeinak motz eta zurrun edo luze eta oso malgu izan daitezkeen. Material genetikoa, gehienetan kate bakarreko RNA, baina batzuetan ssDNA, proteinazko helizeari lotuta aurkitzen da, karga negatibodun azido nukleikoa eta karga positibodun proteinen arteko interakzioen ondorioz. Orohar, kapside helikoidalaren luzera, barnean daraman azido nukleikoaren luzeraren araberakoa da eta diametroa berriz protomeroen tamaina eta antolamenduaren araberakoa. Asko ikertutako tabakoaren mosaikoaren birusa da birus helikoidal baten adibidea.
Birus ikosaedrikoak
Adenobirusen diagrama
Kapside ikosaedrikoek esfera itxura dute behar baino handipen txikiagoaz begiratuz gero, baina berez ikosaedro baten itxura hartzen dute. Mota ezberdinetako kapsomeroek lotura ez kobalente bidez ikosaedro erregular bat osatzen dute, 20 aurpegi triangular eta 12 ertzeko poliedroa alegia. Erdialdean hutsune bat geratzen da non azido nukleikoa kokatzen den, bildu bildu eginda. Batzuek aurpegi gehiagoko poliedroak osatzen dituzte eta batzuek kapsidetik kanpokaldera irteten diren zuntz proteikoak ager ditzakete. Birus ikosaedrikoen adibide moduan ditugu adenobirusak, hotzeri eta faringitien sortarazleak.
Birus konplexuak
Bakteriofago baten diagrama
Aldaera txiki batzuek ager ditzakete, baina orokorrean beren egiturak zati hauek agertzen ditu:

Azido nukleikoa daraman buru bat, ikosaedro itxurakoa.

Egitura helikoidala duen isatsa, zilindro huts formakoa.

Kapsomeroz osatutako lepoko bat burua eta isatsaren artean.

Oinaldeko plaka bat isatsaren azken muturrean, birusa ostalariaren mintz zelularrari lotzen laguntzeko ainguratze puntu batzuekin. Plaka honetatik, proteinazko zuntz batzuk ere irteten dira, finkapen hori gauzatzen laguntzen dutenak.

Birus bakteriofago gehienek itxura konplexu hau agertzen dute.

Poxbirusak morfologia ezohikoa duten birus handi eta konplexuak dira. Beren genoma proteinekin elkartuta dago nukleoide izeneko egituraren barnean. Nukleoideak disko itxura du eta mintz batez inguratuta dago, alboetan funtzio ezezaguneko bi gorputz dituelarik. Birusak kanpoaldean proteinazko geruza lodi bat dauka.

Sailkapena

ARN edo ADN duten arabera, horrela sailkatzen ditugu mikrobio hauek.

ARN birusak

ADN birusak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura