Biblia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: gan:聖經
7. lerroa: 7. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
Biblia 1000 urtetan zehar (K.a. 900-K.o. 100) idatzitako liburu bilduma da. [[Itun Zahar]]ra [[hebreera]] idatzitako 46 liburuk osatzen dute, lau sail handitan banatuta: Legea edo Pentateukoa, liburu historikoak, profeten idatziak eta olerki eta jakituriazko liburuak

[[Itun Berri]]ak 27 liburu ditu, hauek ere lau sailetan banatuta: ebanjelioak ([[Jesus Nazaretekoa]]ren bizitza eta irakatsiak, Mateo, Markos, Lukas eta Jonek azalduak), Apostoluen Eginak ([[Eliza]]ren hasiera kontatzen da bertan), Pauloren eta apostoluen gutunak eta, azkenik, Jonen Agerpena. Liburu hauetatik gehienak jatorriz [[greko]]z idatzi ziren, K.o. 50-100 urte bitartean.

''[[Vulgata]]'' [[latin arrunt]]eko itzulpena da, [[San Jeronimo]]k egina [[V. mende]] hasieran [[Damaso I.a]] aita santuak [[382]]an eskatu ondoren. Bertsioak, bere izena, ''vulgata editio'' esalditik hartzen du (herriarentzako edizioa) eta latin arrunt batetan idatzi zen, [[Zizeron]]en [[latin klasiko]]aren oposizioz, San Jeronimok ondo zekiena. Vulgataren xedea, bere aurrekoak baino zehatzagoa eta ulerterrazagoa izatea zen.

[[1445]]eko [[otsailaren 23]]an [[Johannes Gutenberg]]ek lehenengo kopia inprimatu zuen.


== Bibliako liburuak ==
== Bibliako liburuak ==

10:17, 20 apirila 2009ko berrikusketa

Johannes Gutenbergen Biblia

Biblia kristautasunaren eta judaismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburua da. Erlijio hauen esanetan, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaigu.

Bi atal nagusik, Itun Zaharrak eta Itun Berriak, osatzen dute. Itun Zaharra Jesukristo jaio aurreko Israelen historia kontatzen duten liburek osatzen dute (juduek atal hau onartzen dute sakratutzat soilik). Itun Berriak Jesukristoren jaiotza, irakatsiak, heriotza, biztuera eta Elizaren sorrera kontatzen digu.

Historian zehar, beste edozein liburu baino aldi gehiagotan eta hizkuntza gehiagotara (2.000 baino gehiagotara) itzuli dute. Esaten dutenez, 1815etik 5 biloi kopia baino gehiago saldu dute, inoizko libururik salduena izanda.

Historia

Bibliako liburuak

Itun Zaharra

Pentateukoa

Liburu historikoak

Profeten idazkiak

Olerki eta Jakituriazko liburuak

Itun Berria

Ebanjelioak:

Apostoluen Eginak

Pauloren eta apostoluen gutunak

Apokalipsia

Euskarazko bertsioak

  • 1571 - Joannes Leizarragak "Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria" karrikaratu zuen, Bibliaren lehendabiziko bertsioa euskaraz.
  • 1740 - Joanes Haraneder-ek amaitu zuen Testamentu Berriaren bere itzulpena, argitaratu gabekoa: "Jesu Christoren Evangelio Saindua jaun Havraneder aphez Donibane Lohitsucoac escoararat itçulia". Uztaritzeko Seminarioan egon da gordeta.
  • 1855 - Maurice Harrieta eta Pierre N. Dassance apaizek Baionan egin zuten beharrezko baimenekin azaldutako lehenengo euskal itzulpena, Testamentu berriarena. Izenburua honakoa zen, erdizka mantenduta: "Jesu-Christo gure...laphurtar bi iaun aphecec".
  • 1865 - Jean Pier Duvoisin-ek argitaratu zuen Biblia osoaren itzulpena (lapurteraz), Bonaparte printzeak eskatuta.
  • 1958 - Raimundo Olabide-k bigarren itzulpen osoa kaleratu zuen: "Itun zar eta beria", gipuzkeraz.
  • 1976 - Jaime Kerexetak argitaratu zuen mendebaleko euskarazko bere bertsioa: "Euskal Biblia", Bilboko Elizbarrutiko Gotzaintzaren eskutik.
  • 1994 - "Elizen Arteko Biblia" argitara eman zuten, katolikoak eta protestanteak batuta, eta euskara batuaz idatzita.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biblia
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Biblia