Shabako: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa: 33. lerroa:
}}
}}


[[Kategoria:Faraoiak]]
[[Kategoria:Egiptoko XXV. dinastiako faraoiak]]
[[Kategoria:Antzinako Egipto]]


[[ca:Shabaka]]
[[ca:Shabaka]]

15:16, 28 apirila 2009ko berrikusketa

Shabako eskaintza eran erakusten duen estatua. New Yorkeko Arte Museo Metropoliarra.

Neferkara Shabako edo Shabako, Egiptoko XXV. dinastiako faraoi bat izan zen, Kushtarra. K. a. 716tik K. a. 702 arte gobernatu zuen, Egiptoko hirugarren tarteko aroaren garaian.

Manetonek Sabacon bezala aipatzen du, eta, Bakenrenef harrapatu eta bizirik erre ondoren, zortzi urtez gobernatu zuela dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Sinzelo fraidearen bertsioan, edo hamabi urtez, Eusebio Zesareakoaren arabera, armeniar bertsioan. Herodotok, Sabacos deitu zuen.

Bizitza

Shabakoren harria, non Menfiseko teologia aipatzen den.

Shabako, bere anaia Pianjy edo Piyeren oinordekoa izan zen.

Egiptorako inbasio berri bat antolatu zuen, eta Sargon II.aren gobernupean zegoen Asiriar inperioaren mendetik aske mantentzen saiatzen da, neurri handi batean lortu zuena, Sargon II.a, beste eskualde batzuetan sortu ziren gatazkak zirela eta, nahiko arduratua ibili bait zen.

Egiptora iritsi berriak izan arren, Shabako eta bere familia oso interesaturik zeuden Egiptoren iraganagatik, eta bere garaiko arteak, antzinagoko garaiak oroitaraziko dituen estilo bat isladatzen du.

Shabako, bere erregealdiko hamabosgarren urtean hil zen, eta El Kurruko bere piramidean lurperatua izan zen. Bere oinordekoa, bere iloba Shabitko izan zen, Pianjyren semea, Kusheko tradizioa jarraituz, non, anai nagusiaren semearen aurretik, anaia izaten zen oinordekoa.

Bere garaiko testigutzak

Shabakoren garaipenaren oroitzapenezko eskarabeoa.

Shabakoren erregealdian, Egipto osoan zehar, eraikuntza lan ugari abiatu ziren, bereziki Tebasen.

Shabakoren Harria deritzona, non, erregeak, Egiptoko Antzinako Inperioko zenbait dokumentu mantentzea agindu zuela erregistratuta dagoen, bere erregealdiko objekturik ezagunena da. Bertan, Menfiseko Teologia deskribatzen da.


Aurrekoa
Pianjy
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXV. dinastia
Ondorengoa
Shabitko